Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko martxoak 30Bilboko Campusa

Viviendas de Vizcaya Fundazioak Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean dihardu graduko bi ikasleren ikasketak finantzatzeko

Viviendas de Vizcaya Fundazioak hitzarmena sinatu du Deustuko Unibertsitatearekin, 'Viviendas de Vizcaya Beka” sortzeko. Bi ikaslek jaso dute laguntza hori, eta ikasturte honetan ikasketen kostuaren % 70 finantzatuko dute. Zehazki, Medikuntzako ikasle bat eta Ingeniaritza Elektroniko Industrialeko eta Automatikoko ikasle bat izan dira bekaren onuradunak.

Beka hau Deustuko Beken Funtsean sartuko da. Laguntza programa horren helburua da goi mailako ikasketak eskaintzea unibertsitateko gradu ikasketak egiteko behar diren baliabide ekonomikoak ez dituzten ikasleei. Ekimen honek prestakuntza, elkartasuna eta inklusioa defendatzen ditu, eta aukera berdintasunaren printzipioa sustatzeko borondateari erantzuten dio, kalitate handiko hezkuntza eskainiz, trebetasun eta gaitasun profesionalak eta zuzendaritzakoak garatzean oinarrituta.

Unibertsitateak Viviendas de Vizcaya Fundazioaren babesa eskertu du, bi gaztek Deustun ikasteko ametsa bete dezaketelako . Ildo horretan, lankidetza akordio horiek berretsi egiten dute erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia, Deustuko proiektuaren garapenak errealitate izaten jarrai dezan.