Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko uztailak 08Bilboko Campusa

Ignacio Ellacuria Sari Berezia eman diote María Díez Cirarda doktoreari

María Díez Cirarda doktoreak 2017-2018 ikasturteko tesirik onenaren Ignacio Ellacuría Saria jasoko du. Tesiaren defentsa joan den urteko apirilean izan zen Deustuko Unibertsitatean. Saria 2020ko urtarrilaren 28ko doktore berrien inbestidurako ekitaldian emango zaio Cirardari.


María Díez Cirarda doktorearen Cerebral correlates of mild cognitive impairment and brain changes related to cognitive rehabilitation in Parkinson’s disease ikerlana Naroa Ibarretxe Bilbao eta Javier Peña doktoreek zuzendu diote eta proiektu aitzindaria da mundu mailan. Nahasmendu Mediko Larrien Neuropsikologiako ikertaldean garatu da lana eta REHACOP errehabilitazio kognitiboko programaren eraginkortasuna agerian jartzen du, Parkinson gaixotasuna duten pertsonen kasuetan.


Emaitzek hobekuntza kognitiboak erakusten dituzte (ikaskuntza, memoria, informazioa prozesatzeko abiadura) eta hobekuntza alderdi funtzionaletan, trebakuntza kognitiboan 3 hilabete egin ondoren. Gainera, parte hartzaileek garunaren jardueran igoera erakusten dute aipatutako hobekuntzekin lotuta. 18 hilabeteko jarraipena egin zen, eta ikusi zuten aldaketa kognitibo, funtzional eta zerebralak mantendu egin zirela denboran zehar. Bestela esanda, 3 hilabeteko tratamendua eraginkorra izan zen bukatzean eta hobekuntzak mantendu egiten dira esku hartzea amaitu eta urte eta erdira.


Aurkikuntzen garrantzia dela eta, emaitzak eragin handiko aldizkarietan argitaratu dira: Neurology, European Journal of Neurology edo Brain Imaging and Behavior aldizkarietan. Horrekin batera, ‘Young Investigator Award’ eman zitzaion 2018an Vietmanen izan zen ‘World Congress of Parkinsonism and Related Disorder’s’ XXII. Biltzarrean.