Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko irailak 06Bilboko Campusa

Graduko 2000 ikasle berrik baino gehiagok ekingo diote ikasturte berriari, aste honetan, Deustuko Unibertsitatean

Deustuko Unibertsitateak aste honetan ekingo dio bere jarduera akademikoari, 1. mailako ikasleei eta nazioarteko ikasleei ongietorria eginez. Etorkizuneko 2.000 graduatu baino gehiago matrikulatu dira aurten graduko ikasketetan Bilboko eta Donostiako campusetan eta Gasteizko egoitzan. Maila guztietako klaseak irailaren 13an hasiko dira, inaugurazio ofiziala, aurten, Donostiako campusean egingo da, irailaren 22an.

Deustuko Unibertsitatea erabateko presentzialtasunaren aldekoa da, eta dena du prest pandemiaren aurreko egoerara itzultzeko, osasun-agintariek baimena ematen dutenean. Ordura arte, presentzialtasun egokituko irakaskuntza modalitatearekin jarraituko da, aurreko ikasturtekoaren antzera. Modalitate horretan, urrutiko eskola sinkronikoak (talde handia) eta ikasgelan eskolak (talde txikietan) konbinatzen dira.

Ikasturte honetako berrikuntza akademikoen artean, nabarmentzekoak dira, Donostiako campuseko berrikuntzak, batetik, Zuzenbideko gradua jarri dela, ikasketa horiek 130 urtetik gorako tradizioa dute Bilboko campusean, eta, bestetik, zuzendaritza estrategikoko ibilbide duala hasiko dela EAZ eta EAZ + Berrikuntza eta Ekintzailetza graduetarako.

Nazioarteko ikasleen etorrera

Aste honetan nazioarteko ikasleei orientazioa eta ongietorria emateko saioak ere egingo dira bi campusetan. 2021/22 ikasturteko lehen seihilekoan, 300 ikasle baino gehiago etorriko dira Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusera eta 127 Donostiakora; gehienek formatu presentzial egokituan ikasiko dute. Batzuek aurrez aurreko ikasgaiak eta International Virtual Campuseko irakasgai birtualak uztartuko dituzte.

Gradu eta graduondoko ikasleak dira, 25 herrialde baino gehiagokoak, Unibertsitateak eskaintzen dituen bi modalitateetakoak: International Virtual Campus eta presentzialitate egokitua duten ikasleak. Deusto Virtual Campus mundu osoko ikasleek Deustun nazioarteko esperientzia bat izateko pentsatutako espazio digitala da, bi campusetan (Bilbon eta Donostian) eta unibertsitateko egunerokoan bizitzea ahalbidetuko diena. Modalitate horrek (hirugarren edizioa du aurtengoa) gizarte-inklusibitate handiagoa sortzen du eta etorkizunean unibertsitateko normaltasun berrian parte hartuko du.

Harrera-saioetan, ikasle birtualek eta presentzialitate egokituek orientabideak jasoko dituzte Deustuko Unibertsitateari eta harrera egiten dien hiriari buruz, ORI eta Deusto Campusen eskutik.

Ongietorria Bilbon eta Donostian

Irailaren 9an, Bilboko Campuseko Paraninfoan, 12:30ean ongietorri instituzionaleko ekitaldia egingo da aurrez aurreko modalitatean, eta irailaren 10ean, 13:00etan, online modalitatean. Ekitaldi horietan izango dira Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektorea, Alex Rayon Nazioarteko Harremanetarako errektoreordea, Begoña de Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusia eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, baita ikasleei agur birtual bat egingo dieten Bilboko kontsulak ere.

Irailaren 9an, halaber, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Loiola Centrumean, 9:15ean, ongietorri instituzionalerako ekitaldia egingo da (aurrez aurrekoa), eta hauek izango dira parte hartzaileak: Xabier Riezu, Donostiako campuseko errektoreordea; Alex Rayón, Nazioarteko Harremanetarako errektoreordea; Isaac Palencia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako zuzendaria; eta Elena Lamarain, Nazioarteko Harremanetarako Bulegoko zuzendaria.