Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko apirilak 21Bilboko Campusa

Fernando Diez eta Pedro César irakasleek "Coronavirus, ERTE y empresarios" argitaratu dute The Conversation-en

Fernando Díez Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakasleak eta Pedro César Martínez ICADE Business Schooleko Giza Baliabideetako Masterreko zuzendariak, “Coronavirus, ERTE y empresarios” artikulua argitaratu dute The Conversation berrien zabalkunde akademikoko plataforman. Honela hasten da testua: "Duela urte erdi, egungo konfinamendu eta paralizatze egoera zientzia fikziozko kontua irudituko zitzaigun. Baina 2020ko hirugarren hilabetearen erditik, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak alarma egoera aldarrikatu zuen COVID-19 gaixotasunak eragindako osasun arloko krisia kudeatzeko.


Koronabirusaren aurrerakadaren eta enpresen etenaldiaren aurrean, enpresaburuek berehala erabakiak hartu behar izan dituzte, ia erreakzionatzeko denborarik gabe. Denbora errekorrean eta maila profesionalean eta pertsonalean kostu altua ordainduta, askok ERTEak izapidetzeko lanei hasiera eman behar izan diete. ERTEak 3,9 milioi pertsonari aplikatu zaizkie eta gainezka jarri dituzte enplegu bulego publikoak. Sistemaren saturazioa dela eta, milaka enplegatu daude eskubidea duten prestazioen ordainketan atzerakuntzak jasateko arriskuan. Bitartean, Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) munduko ekonomia % 3 uzkurtuko dela aurreikusten du eta Espainiaren kasuan BPGren beherakada % 8koa izango dela". Irakurri artikulua.


Deustuk bat egin du The Conversation Españarekin, eta, horri esker, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen dibulgazio akademiko eta zientifikoko artikuluak eskuragarri daude plataforma horretan, unibertsitateetatik sortzen den ezagutza zabaltzeko munduko kanal nagusian. Estatuko berrogei erakunde akademikok baino gehiagok egin dute bat dagoeneko elkarte horrekin. Erakunde horren datu basean 2.500 unibertsitate eta nazioarteko ikerketa zentrotako 55.000 egileren datuak daude.


The Conversationek etengabeko elkarrizketa sustatu nahi du dakitenen eta jakin nahi dutenen artean, beren espezialitatearekin zerikusia duten gaiei buruz idazten duten adituen eta kalitatezko edukiak eskatzen dituen irakurle komunitate baten artean. Misio horretan, behar beharrezkoa da Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleen konplizitatea.