Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko apirilak 18Bilbo

Estatu eta Europa mailako Bigarren Aukerako Eskolen topaketa Deustun

Deustuko Unibertsitatea izango da Estatu eta Europa mailako Bigarren Aukerako Eskolen topaketaren egoitza, apirilaren 18an. Topaketaren antolaketan eDucaR ikertaldea ari da laguntzen, joan den urtean Deustuko Unibertsitatearen eta Asociación de Escuelas de Segunda Oportunidad (Bigarren Aukerako Eskolen Elkartea) erakundearen artean sinatutako lankidetza hitzarmenaren barruan. Elkartea sare bat da, hezkuntza sistematik kanpo dauden gazte langabetuei, gaitasun sozial eta profesionalak emanik, laneratze eta gizarteratze iraunkorra errazteko helburua duten zentroek osatua. Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak aspaldiko urteetan egiten du lan Sare horretako zentroekin.


Espainia osoko 275 lagun hurbilduko dira Estatu mailako III. topaketa horretara. Dinamika irekiaz baliaturik eta doan, eskolak (ikasleak eta irakasleak), administrazio publikoak, gizarte eta hezkuntza erakundeak, unibertsitateak eta enpresak bilduko ditu. Aldi berean, Europa mailako Bigarren Aukerako Eskolen topaketa izango da, Espainia, Frantzia eta Portugaleko gazte eta profesionalekin.


Hezkuntza sistema goiz uztea eta gazteen langabezia izango da eztabaiden gai nagusia. Eskolen eta beste erakunde batzuen sinergia eta lankidetzaz hitz egingo da, Bigarren Aukerako Eskolen akreditazioaz, mugikortasunaz, ekimen zehatzak aurkeztuko dira eta gazteek euren ikuspegia emango dute.


Inaugurazioan, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak eta Bilboko alkateak hartuko dute parte.


Egitaraua.

 

18/04/2018 - Encuentro Nacional y Europeo de Escuelas de Segunda Oportunidad en Deusto