Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko martxoak 22Bilboko Campusa

Deustuk Gorakide bereizgarria jaso du adimen desgaitasuna duten pertsonekin duen konpromisoagatik

Deustuko Unibertsitateak, Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko Almudena Fernández eta Ana Casas irakasleen bidez, Gorakide bereizgarria jaso du, adimen desgaitasuna duten pertsonei laguntzen eta talde horretako pertsonak gizarteratzeko konpromisoan nabarmendu diren erakunde eta kanpoko pertsonei Gorabidek emana.
Deusturekin batera, Bizkaiko beste ehun erakunde eta pertsonak jaso dituzte Gorakide dominak. Denek hartu dute parte sentiberatzeko jarduera, irisgarritasun kognitibo, jarduera irisgarri edo Gorabideko erabiltzaileen gizarteratzea sustatzeko antolatu diren jardueretan, edo era batera edo bestera lankidetza esanguratsua izan dute pertsona horien bizi kalitatea hobetzen. Deustuk Goratu programarekin duen lankidetzagatik jaso du domina.


Bereizgarri horren helburua hauxe da, Gorabideko presidente Hugo Barojaren hitzetan: “adimen desgaitasunarekin loturarik izan ez arren, ekarpenak egiten dituzten pertsonen lanari, adimen desgaitasuna duten pertsonekiko konpromisoari eta erabateko inklusioari balioa ematea”. “Azken batean, saria eman nahi zaie gure taldeari mesede egiten dietenei, hori egin beharrik ez izan arren”, argitu zuen.


Gorakide berrien artean hauek daude: Uribarri Eskola, Somorrostro Heziketa Zentroa, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Guggenheim Bilbao Museoa, Durangoko Azoka, Euskadiko Kazetarien Elkartea, Hotel Abando, Kutxabank, Nagusilan, Athletic Club Fundazioa, Rugbyko Euskal Federazioa, Bilbao Triathloia eta bi boluntario ohi, Pilar eta Iratxe, 7 urtetan baino gehiagoan aritu baitira musutruk.