Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2015eko ekainak 18Bilboko Campusa

Bizkaiko Kale Dor Kayiko sariak ikasle ijitoen eskola arrakastari

Aurten ere, Deustuko Unibertsitateko Entzungelan, ekainaren 7an, Kale Dor Kayiko elkarteak 1989tik ikasle ijitoen eskola arrakasta saritzeko antolatzen dituen sariak banatu ziren. Ekitaldian izango dira, sarituak izan diren ikasleez gain, Josu Solabarrieta, Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko dekanoa; Ángel Toña, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua Ijitoen Kontseiluko presidentea; Ixone Zubieta, BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendaria, eta Manuel Vizarraga, Kale Dor Kayiko elkarteko presidentea.

Saria hainbat helbururekin antolatzen da, batetik, adierazteko ijitoak harro egoteko modukoa dela ikasleek aprobetxatu izana haien guraso gehienek izan ez duten aukera. Bestetik, jendaurrean aintzat hartzeko ikasle horiek, irakasleek eta familiek eskolatze-aldian egindako lana; eta azkenik, animatzeko ikasten jarrai dezaten eta erakusten zenbat balio duten hurrengo formazio-aldietan: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Formazio Zikloak, Unibertsitatea,…

Duela zenbait urtetik, Unibertsitatea Kale Dor Kayiko elkartearekin lankidetzan aritzen da, Gizarte Pedagogiako eta Aniztasuneko Sailaren eta Gizarte Hezkuntzako graduaren bidez. Horrela, bereziki akademikoa den jarduerari esparru ezin hobea eskaintzen dio, eta, sinbolikoki, ijitoen kulturari ateak irekitzen dizkio, erakusteko Campusean nahi duten pertsona guztiak hartuko dituztela, eta konpromisoa duela hurbileko justizia sozialarekin.

Sari horietan, BBK eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila ere lankidetzan aritu dira, diruz lagundu dute haur eta gazteei eskola arrakasta lortzen lagundu dien lan taldea, Ikasle ijitoen eskolatzea hobetzeko programaren barruan.