Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Transferentzia

rehacop deusto psych REHACOP neuropsikologiako errehabilitazioko programa bat da, metodologia zientifiko frogatu batean oinarritua eta eraginkortasun-adierazle ugarikoa hainbat diagnostikotako pazienteengan. Hainbat populaziotan izan duen eraginkortasunaren ikerketaren fruitu gisa, badira nazio eta nazioarteko zenbait argitalpen zientifiko plazaratuta eragin zientifiko handiko aldizkari batzuetan. Gainera, gaur egun, lanean jarraitzen da horretan, programa hori beste populazio kliniko batzuetan probatzeko. Rehacop-en garapena neuropsikologian 18 urteko esperientzia baino gehiagokoa duten aditu batzuen lanaren emaitza da.

Programa osoa eta egituratua da, zortzi lan-modulu dituena:

  • Arreta
  • Mintzaira
  • Memoria
  • Funtzio exekutiboak
  • Eguneroko bizitzako zereginak
  • Gizarte-trebetasunak
  • Gizarte kognizioa
  • Psikohezkuntza
     

Birgaitzeko 300 ariketa ditu. Oso erraza da beroriek ematea, zelan egin behar diren eta zer soluzio duten agertzen baita; horretaz gainera, aldaketa ebaluatzeko orientabideak daude, baita jarraipenerako fitxak eta etxeko ariketen gaineko iradokizunak ere.

Ariketak azpidomeinu kognitiboen eta zailtasun mailaren arabera daude egituratuta. Horrekin batera, aldaketa edo hobekuntza ebaluatzeko gomendioak eta orientabideak daude, edo pazienteekin egindako lansaioetako informazioa jasotzeko eta erabiltzekoak. Materialak praktikoak dira, kolorez hornituak, eta pazienteentzako instrukzioak eta terapeutarentzako soluzioak ere jasotzen dituzte.

Bakarkako edo taldeko saioetan erabili daitezke, eta terapeuta neuropsikologiako prestakuntza duen pertsona izatea gomendatzen da.

Jendaurreko aurkezpena 2012ko irailaren26an egin zen, Bilbon izan zen Psikiatriako Nazio mailako XVI. Biltzarrean. Gaur egun, Rehacop programa berreditatu eta eguneratu egin da hainbat aldiz. Eskura dagoen ediziorik eguneratuena 3.a da.

Gure taldeak sortutako beste errehabilitazio programa batzuk daude (Errehabilitazioko beste programa batzuk eta ebaluazioko beste tresna batzuk). Zehazki, Rehacop eta bertan egindako lana erreferentzia gisa harturik, 55 urtetik gorako pertsonentzat egokitutako berariazko edizio bat egin da: REHACOG.

RPS-111/17

Harremanak

Rehacop - Deustuko UnibertsitateaUnibertsitate Etorbidea 2448007 - Bilbao Natalia Ojeda: 944 139 000 (Luz.:2702)nojeda@deusto.es