Programa osoa eta egituratua da, zortzi lan-modulu dituena:
- Arreta
- Mintzaira
- Memoria
- Funtzio exekutiboak
- Eguneroko bizitzako zereginak
- Gizarte-trebetasunak
- Gizarte kognizioa
- Psikohezkuntza
Birgaitzeko 300 ariketa ditu. Oso erraza da beroriek ematea, zelan egin behar diren eta zer soluzio duten agertzen baita; horretaz gainera, aldaketa ebaluatzeko orientabideak daude, baita jarraipenerako fitxak eta etxeko ariketen gaineko iradokizunak ere.
Ariketak azpidomeinu kognitiboen eta zailtasun mailaren arabera daude egituratuta. Horrekin batera, aldaketa edo hobekuntza ebaluatzeko gomendioak eta orientabideak daude, edo pazienteekin egindako lansaioetako informazioa jasotzeko eta erabiltzekoak. Materialak praktikoak dira, kolorez hornituak, eta pazienteentzako instrukzioak eta terapeutarentzako soluzioak ere jasotzen dituzte.
Bakarkako edo taldeko saioetan erabili daitezke, eta terapeuta neuropsikologiako prestakuntza duen pertsona izatea gomendatzen da.
Jendaurreko aurkezpena 2012ko irailaren26an egin zen, Bilbon izan zen Psikiatriako Nazio mailako XVI. Biltzarrean. Gaur egun, Rehacop programa berreditatu eta eguneratu egin da hainbat aldiz. Eskura dagoen ediziorik eguneratuena 3.a da.
Gure taldeak sortutako beste errehabilitazio programa batzuk daude (Errehabilitazioko beste programa batzuk eta ebaluazioko beste tresna batzuk). Zehazki, Rehacop eta bertan egindako lana erreferentzia gisa harturik, 55 urtetik gorako pertsonentzat egokitutako berariazko edizio bat egin da: REHACOG.
RPS-111/17