Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Transferentzia

REHACOPek 300 ariketa ditu, 8 modulutan banatuta:

modulos REHACOP
1. modulua - Arreta 61 ariketa, arreta eutsi, selektibo, zatitu eta txandakakoaz.
2. modulua - Ikaskuntza eta memoria Berariazko 24 ariketez gain, modulu honetan osabidezko tekniketan eta psikohezkuntzan trebatzekoak daude, errendimendu mnesikoarekin lotutako bizitzako ohiturak hobetzeari buruzkoak.
3. modulua - Mintzaira Modulu honetan, mintzairako trebetasunak jasotzen dira 40 ariketatan: sintaxia, gramatika, hiztegia, ahozko ulermena, jarioa eta hizkuntza abstraktua.
4. modulua - Funtzio exekutiboak Hasteko, mantentzeko eta bukatzeko trebetasunak, arazo berriak konpontzekoak, eta malgutasun kognitiborakoak hobetzeko ariketak.
5. modulua - Kognizioa Emozioak antzematen trebatzeko, arrazoibide soziala, ezbai moralak, eta gogoaren teoria lantzeko azpidomeinuak ditu; guztira, 54 jarduera egituratu.
6. modulua – Gizarte-trebetasunak 55 ariketa egituratu, trebatzeko 10 pausoko metodo batean sartuta, pazienteen eta haien inguruko pertsonen arteko komunikazioa hobetzeko oinarrizko elkarrekintzako jarduera guztiak jasotzen dituena.
7. modulua - Eguneroko bizitzako zereginak Rahacopek orientazio funtzionala du eta pazientearen bizi kalitatea eta autonomia funtzionala hobetu nahi ditu. Modulu guztietan daude ariketa funtzionalak. Modulu honetan, horietako askoren berariazko errepasoa egiten da, 41 jarduera oinarrizko, instrumental eta aurreratutan zehar.
8. modulua - Psikohezkuntza Modulu honek badu CD bat pazienteekin eta/edo familiekin psikohezkuntzako prestakuntzan beharko diren materialak biltzen dituena. Arlo hauetako materialak aurkitu daitezke: kontu orokorrak eta sintomak, bitartekaritza eta beste terapia batzuk, toxikoen kontsumoa, familientzako berariazko informazioa, gizarte baliabideak, erlaxazioa.

Programa osoak bi karpeta edo eskuliburu ditu: bata, terapeutarentzat; eta, bestea, pazientearentzat. Karpeta bakoitzeko edukiak aldatu egiten dira eta antolatuta daude prozesua burutzeko behar den guztia kontatzeko, bestelako baliabideren beharrizanik izan gabe.

Terapeutaren eskuliburua eskuratuta, beharrezko ikusten duen beste aldiz erabili ahal izango du hark. Hala ere, paziente bakoitzarentzako eskuliburu bat erostea gomendatzen dugu, arkatzez/boligrafoz egingo dituelako eskuliburuko ariketak.

Astean ordu eta erdiko 3 saioko maiztasunez, nahikoa material izango du pazientearekin 5 hilabete inguruan lan egiteko. Eskuliburuen prezioa oso neurrikoa da, pazienteak kolorezko materialez goza dezan; izan ere, halako materialek erraztu egiten dute pazientearen motibazioa eta parte hartzea. 

Harremanak

Rehacop - Deustuko UnibertsitateaUnibertsitate Etorbidea 2448007 - Bilbao Nerea Ortega: 944 139 000 (Luz.:3285)nere.ortega@deusto.es