Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Transferentzia

Errehabilitazio neuropsikologikoko beste programa batzuk  

REHACOG

REHACOG errehabilitazio neuropsikologikoko programa bat da, izan litekeen narriadura kognitiboa geldiarazteko prebentzio mailan eragiten duena. Programa errehabilitazio integraleko tresna bat da, adineko pertsonen kognizioa, funtzionaltasuna eta bizi kalitatea hobetzen dituena, dementzia baten garapenean narriadura kognitiboa prebenituz.

Irribarre bat interpretatu

Programa hau Cristina Bornhofen, Skye McDonald-en "Reading a Smile (and Other Great Expressions)” australiar programaren gaztelaniako egokitzapen bat da.
Emozioak antzemateko urritasunei aurre egiteko tratamenduko programa bat da. Jatorriz, hartutako kalte zerebrala zuten pertsonentzat diseinatu bazen ere, eraginkortasun zientifikoa frogatu du garapeneko nahasmenduak (adib.: Asperger), nahasmendu psikiatrikoak (adib.: eskizofrenia) eta beste lesio zerebral batzuk dituztenen kasuetan.

Cogtrain

ECC programa urritasun kognitiboei aurre egin eta errehabilitatzen saiatzen da, urritasun horiek eragindako mugei beste era batera aurre egiten lagunduz.

 

Ebaluatzeko tresnak

Normacog bateria laburra (BBN)

Helduentzako ebaluazio neuropsikologikoko bateria bat da, pertsona osasuntsuengan tresna neuropsikologikoak normalizatzeko eta estandarizatzeko zentro ugariko Normacog proiektuaren barrukoa.

UD interferentzia testa

UD Interferentzia testa tresna neuropsikologiko sortu berria da, pertsona osasuntsuengan tresna neuropsikologikoak normalizatzeko eta estandarizatzeko zentro ugariko ikerketaren barrukoa (Normacog).

Harremanak

Rehacop - Deustuko UnibertsitateaUnibertsitate Etorbidea 2448007 - Bilbao Nerea Ortega: 944 139 000 (Luz.:3285)nere.ortega@deusto.es