Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Psikoterapia Sistemiko eta erlazionala

Programa

  • Kredituak: 60 ECTS (30 ECTS urteko).
  • Irakaskuntza mota: Aurrez aurrekoa (mintegietariko batzuk linean eskaintzen dira).
  • Egutegi orokorra: irailetik ekainera (ikasturte 2).
  • Ikastaroa non eskainiko den: Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean.
  • Ikastegia: Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea.
  • Ordutegia: aste barruko egun batean, 16:00etatik 20:00etara (mintegiak); eta hilean bi ostiraletan, goizez eta arratsaldez (lantegiak eta hitzaldiak). Noizbehinka larunbat batzuetan.
  • Hizkuntza: Gaztelania.
  • Toki kopurua: 25
  • Titulazioa: Psikoterapia Sistemiko eta Erlazionaleko Unibertsitate Masterra.

Master amaierako lana

Ikerlan enpiriko bat egitea

Ikerketa horren bidez, ikasleak erakutsi behar du ikerketaren teknikak eta metodologia ezagutzen dituela eta gai zehatz bati aplikatzen dakiela, Psikologiako arloko ikerlan bateko zehaztapenen arabera. Psikoterapia Sistemiko eta Erlazionaleko Unibertsitate Masterrari lotutako MALek eskatzen dute ikerketa eranstea praktika klinikoari, egoki diren metodologien bitartez.

  • Orientazioko mintegia. Master amaierako lana egin aurretik, ikasleari esku hartzeko/ikerketako proposamena definitzen lagunduko dion mintegi bat egingo da.
  • Master Amaierako Lanaren gaia aukeratzea. Practicumeko zentroarekin lotuta egon daiteke edo ez.
  • Tutorea esleitzea. Ikasleak tutore baten laguntza eta ikuskaritza izango du master amaierako lana egiteko. 
  • Masterraren amaierako lanaren garapena. Ikasleak tutoretzak izango ditu, lana egiten duen bitartean orientatzeko, laguntzeko eta ikuskatzeko. Prozesu horretan zehar, ikasleak bana-banako tutoretzak izateko eskubidea eta betebeharra izango du, aurrez aurre edo modu birtualean. Tutoreari eman beharko dio master amaierako lanaren aurrerabidearen txosten bat, baita azken zirriborroa ere, azken irakurketa egin eta azken onarpena emateko.
  • Azalpena eta defentsa. Behin MALa entregatutakoan, ikasleak jendaurreko defentsa egingo du, horretarako izendatutako epaimahaiaren aurrean.
  • Aurretiazko baldintzei buruz. Master amaierako lana epaimahaiaren aurrean defendatzeko, ikasleak 5eko kalifikazioa izan behar du, gutxienez, Masterreko beste irakasgaien batez besteko nota ponderatuan.
     
Ikerrildoak eta esparruak

Ikerrildoak

Masterraren amaierako lana maila hauetakoren bat jorratzera egongo da bideratuta:

  1. Familiak norbanakoaren sintomatologian zein mekanismoren bidez eragiten duen ulertzera (elkarreraginen dinamika, atxikimendua, hazkuntza emozionala, gurasoen arteko gatazka, seme-alaben eta gurasoen arteko gatazka, indarkeria, erregulazio emozionala, etab.). Norbanakoen, bikoteen, familien eta sistema nagusiagoen funtzionamendua aztertuko da, hainbat testuingurutan, prozesu sistemiko eta/edo dinamiko-erlazionaletan fokalizatuta.
  2. Familian esku hartzeko programek norbanakoaren arazoa aztertzeko orduan paper positiboa izateko zein faktore dagoen ulertzera (ebidentzian oinarritutako ikerketa); eta familiako egiturei lotuta, esku hartzeko prozesu eraginkor eta efizienteak aztertzera kultura erreferente eta testuinguru komunitario desberdinetan (eskola, zerbitzu judizial, oinarrizko gizarte zerbitzu, udal zerbitzuetan) eta klinikoetan (gizarte babeseko, osasun zentroko edo ospitaleko testuinguruan) sortzen diren arazoei lotuta.
  3. Amerikar Psikologia Elkarteak jasotzen duen bezala, familiaren arloan gertakari larriak (genero indarkeria, seme-alabek gurasoen kontra egiten duten indarkeria edo adingabeen abusua, drogen kontsumoa igotzea, populazioa zahartzea, bikotearen barruko gatazka, zaintzako ebaluazioak, gaixotasun mentalen eta gaixotasun larri edo kronikoen eragina familian, etnia bateko izateari lotutako zailtasunak) aztertzera.

Esparruak

Gai horiek masterrari lotutako 10 ikerrildotan zehazten dira eta ikasleei eskaini ahal izango zaizkie masterraren amaierako lana garatzeko:

  1. Gurasoen arteko gatazka eta dibortzioa. Seme-alaben osasun fisiko eta mentalaren eragina. Familiako kideen papera: gurasoena, neba-arrebena.
  2. Esku hartze psikoterapeutikoen eraginkortasuna eta efikazia.
  3. Familiako indarkeria. Emakumeen kontrako indarkeria, seme-alaben eta gurasoen arteko indarkeria.
  4. Familia eta osasuna. Eritasun zeliakoa, elikadura nahasmenduak, gaixotasun neuromuskularrak eta neurogarapenekoak.
  5. Adikzioak, substantziadunak eta substantzia gabeak familian. Substantzien kontsumoa, menpekotasun emozionala, jokoa.
  6. Immigrazioa. Nazionalitate desberdinetako familiak eta atzerritarrak.
  7. Familia, psikopatologia eta ongizatea. Hazkuntza, bikote harremanak, doikuntza eta egokitzea, arrisku psikosoziala.
  8. Atxikimendua eta jaiotza aurreko eta ondorengo lotura. Haurdunaldia, laguntza bidezko ugalketa, hausnarketarako gaitasuna eta mentalizazioa.
  9. Adopzioa. Jatorriari buruzko komunikazioa, osasuna, atxikimendua, haur eta nerabeen ongizatea, emozioen adierazpena.
  10. Familiako ebaluazio psikologikoa testuinguru kliniko eta osasunekoetan.

Urtean-urtean zehaztuko da zein gai eskaintzen den, aurreko ildoei loturik.