Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Psikoterapia Sistemiko eta erlazionala

Programa

  • Kredituak: 60 ECTS (30 ECTS urteko).
  • Irakaskuntza mota: Aurrez aurrekoa (mintegietariko batzuk linean eskaintzen dira).
  • Egutegi orokorra: irailetik ekainera (ikasturte 2).
  • Ikastaroa non eskainiko den: Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean.
  • Ikastegia: Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea.
  • Ordutegia: aste barruko egun batean, 16:00etatik 20:00etara (mintegiak); eta hilean bi ostiraletan, goizez eta arratsaldez (lantegiak eta hitzaldiak). Noizbehinka larunbat batzuetan.
  • Hizkuntza: Gaztelania.
  • Toki kopurua: 25
  • Titulazioa: Psikoterapia Sistemiko eta Erlazionaleko Unibertsitate Masterra.

Praktikak

Psikoterapia sistemiko eta erlazionaleko Masterraren barruko prestakuntzaren atalik funtsezkoena praktikek osatzen dute. 24 ECTSren dedikazioa dute.

Non egiten dira praktikak?

Unibertsitate Masterreko praktikak hemen egiten dira:

  1. Lagungo, Orientazio eta Famili Terapiako Zentroan.
  2. Deusto Psych-en, taldeko edo bana-banako ikuskaritza klinikopean.

Arazoak hainbat ikuspegitatik jorratuko dira bi zentroetan: ikuspegi indibidual, bikoteko edo familiakotik; eta orientazio sistemikoa edo dinamiko-erlazionala eta beste batzuk erabiliko dira.

Tutore kliniko guztiak famili terapeutak dira, haurren, familien, bikoteen, doluaren eta harremanekin zerikusia duten arazoen arloan esperientzia dutenak.

Estruktura

Psikoterapia Sistemiko Erlazionaleko Masterreko praktikak 3 fase desberdinetan dago antolatuta. Ondoren dago deskribatuta zer jarduera egiten diren:

0. fasea: Practicumaren aurreko mintegia: fase honen helburu nagusia da ikasleek jaso dituzten jakintzak aplikatzen jakitea eta inguru terapeutikoetan arazoak konpontzeko gaitasuna lantzea, trebetasun psikoterapeutikoen, pertsonen arteko komunikazioaren eta emozioak kudeatzearen bidez. Mintegia praktiketako gainerako faseetan lagun izango dituzten terapeutek emango dute.

1. fasea: Koterapia psikoterapeutarekin: Fase honek praktiketako 12 ECTS hartzen ditu, esku hartzeko ikuspegi sistemiko eta erlazionaletik. Fase horretan, ikaslea koterapeuta gisa sartuko da psikoterapia saioetan, kasuaren arduradun den famili terapeuta lagun duela beti. Horrez gain, ikasleak zuzenean behatuko ditu gainerako ikaskideen psikoterapia saioak (noranzko bakarreko ispiluaren atzean edo bideo-streaming-ean).

2. fasea: Koterapia psikoterapeutaren zuzeneko ikuskaritzapean. Fase honek praktiketako 12 ECTS hartzen ditu, esku hartzeko ikuspegi sistemiko eta erlazionaletik. Hala, fase horretan, psikoterapia saioak ikasle pare batek bideratuko ditu, euretariko bat kasuaren arduradun dela. Famili terapeutak zuzenean saioa behatuko du, funtzionamendu egokia ikuskatu eta behar den momentuetan parte hartuko du. Gainera, ikasleak gainerako ikaskideen psikoterapia saioak zuzenean behatzen jarraituko du (noranzko bakarreko ispiluaren atzetik edo bideo-streaming bidez). Famili terapeutak bideratu egingo du gaitasunen ikaskuntza behaketaren bidez. Orduak astero kontabilizatzen dira, zuzeneko praktika klinikoa soilik kontuan hartuta, hau da, esku hartzea, behaketa eta terapeutaren ikuskaritza.