Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Psikoterapia Sistemiko eta erlazionala

Lan-irteerak

Psikoterapia sistemikoa eta erlazionala osasun mentalaren esparruko diziplina bat da, nahasmendu mental eta emozionalen diagnostikora eta esku hartzera bideratua, ikuspegi sistemiko eta erlazionaletik.

Psikoterapia sistemiko eta erlazionaleko prestakuntzak bizi zikloaren barruko arazo ugaritako praktika eraginkorrerako beharrezkoak diren gaitasunak eta trebetasunak ematen ditu. Jorratzen dituen arazoetariko batzuk hauek izan daitezke: depresioa, herstura, bizitzara egokitzea, substantzien abusua, elikadura nahasmenduak, galera eta doluak, gurasoen eta seme-alaben arteko gatazkak, zailtasunak haur eta nerabeekin, bikotearen barruko indarkeria, haurren eta nerabeen osasun mentala, etab.

Horrekin batera, prestakuntza horren bitartez, erantzun klinikoa eman ahal izango zaie familiako egiturei lotutako arazoei (banantze, guraso bakar izatea, adopzioa, guraso homosexual izatea, familia berreratuak, nazionalitate desberdinetako familiak, etab.).

Bere lanaren barruan, familia eta bikotearen psikoterapeutak harremanak azpimarratuko ditu, osasuna ulertzeko funtsezko elementu gisa.

Ondorengoak dira profesional horren jarduera esparruetako batzuk:

  • Praktika pribatua
  • Unitate psikiatrikoak
  • Familia orientazio eta aholkularitzako zentroak.
  • Bikoteak artatzeko zentroak
  • Haurren klinikako zerbitzuak
  • Nerabeak artatzeko zerbitzuak (osasun zentroetan edo egoitzetan)
  • Adikzioak tratatzeko zentroak
  • Zerbitzu komunitarioak
  • Osasun mentaleko aholkularitza emateko edo esku hartzeko zentroak
  • Epaitegiekin lotutako edo ordezko zigorreko programak
  • Etxeko indarkeriari aurre egiteko zerbitzuei lotutakoak
  • Bitartekotza zerbitzuak
  • Pastoraltza kontseiluko zentroak
  • Ikasleentzako osasun zerbitzuak ikastetxeetan
  • Etab.

Unitate edo zerbitzu horietan, psikoterapeuta osasun arloko eta osasun mentaleko beste profesional batzuekin lankidetzan aritzen da, pazienteak behar duen tratamendu osoa ziurtatzeko. Inguru komunitarioan, psikoterapeutak abokatuekin, hezitzaileekin, gizarte langileekin, bitartekariekin, etab. lan egingo du, goitik beherako arreta eskaintzeko.