Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Psikoterapia Sistemiko eta erlazionala

Aurkezpena

Nori zuzenduta dago?

Sartzeko profila

Psikoterapia Sistemiko eta Erlazionaleko Unibertsitate Masterra bikotearen eta familiaren Psikoterapiaren esparruan lan egin nahi duten pertsonek behar dituzten gaitasunak eskuratzera bideratuta dago. Bereziki, Psikologia eta Psikiatria esparruetako gradudun, lizentziadun eta profesionalentzat pentsatuta dago.

Salbuespen gisa, beste esparru batzuetako ikasle edo profesionalei ere eskaini ahal izango zaie: osasun zientzietakoei (erizaintza, medikuntza, logopedia, terapia okupazionala, fisioterapia, etab.) edo gizarte zientzietakoei (gizarte hezkuntza, gizarte lana, etab.), lanbideko esperientzia eta aurretiazko graduondoko prestakuntza esanguratsua dutela ziurtatzen badute arlo hauetan: ebaluazio psikologikoan, nortasunaren psikologian eta esku hartze psikologikoan/psikoterapeutikoan. Ez da prestakuntza osagarririk egongo.

Tituludunaren profila

 Master honetako tituludunaren profilak ezaugarri hauek izango ditu:

  • Gai izango da prozesu psikoterapeutikoan arazoak konpontzeko eta erabakiak hartzeko; pazienteekin, ikuskariekin eta lankideekin modu positiboan erlazionatzeko; metodologia berri eta berritzaileak garatzeko eta arazoei ekiteko, elementu esanguratsu guztien arteko harremanak kontuan hartuta.
  • Gai izango da trebetasun psikoterapeutikoak (profesionalak eta etikoak) aplikatzeko orientazio sistemiko eta dinamiko desberdinetatik eta hainbat testuingurutan.
  • Gai izango da, zintzotasun profesionalaren barruan, honako funtzioak betetzeko:
    • Ikuskaritzapeko esku hartze psikoterapeutikoak ebaluatu, diagnostikatu, planifikatu eta burutzeko.
    • Txostenak egoki idazteko.
    • Hartzaileei emaitzak eraginkortasunez jakinarazteko.
    • Emaitzak era kritikoan balioesteko eta horien inguruan hausnartzeko edo, emaitza horiek kontuan hartuta, praktika klinikoa egokitzeko edo aldatzeko.

Sarrerako profilaren atalean aipatzen denez, Psikoterapia Sistemiko eta Erlazionaleko Masterrera sartzeko, honakoa eskatzen da:

1. Espainiako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, edo goi mailako hezkuntza erakunde batek luzatutako titulua edukitzea eta herrialde horretan titulu horrek masterreko ikasketak egiten hasteko modua ematea.

2. Psikologia edo Psikiatriako lizentziadun edo gradudun titulua izatea. Beste esparru batzuetako tituludunak ere sartu ahal izango dira: osasun zientzietakoak (erizaintza, medikuntza, logopedia, terapia okupazionala, fisioterapia, etab.) edo gizarte zientzietakoak (gizarte hezkuntza, gizarte lana, etab.), lanbideko esperientzia eta aurretiazko graduondoko prestakuntza esanguratsua dutela ziurtatzen badute arlo hauetan: ebaluazio psikologikoan, nortasunaren psikologian eta esku hartze psikologikoan/psikoterapeutikoan.

Indarrean dagoen legediak sartzeko eskatzen dituen baldintzak betetzeaz gain, aldeko ebaluazioa izan behar da masterrean onartua izateko. Ebaluazio horrek honako irizpideak izango ditu kontuan:

  • Ikasketa espedientea (ebaluazioaren % 40).
  • Programa egiteko motibazioa (ebaluazioaren % 25).
  • Taldean lan egiteko gaitasuna (ebaluazioaren % 5).
  • Laneko esperientzia izatea arlo horretan, masterrarekin lotutako graduondoko edo etengabeko prestakuntzako beste ikasketa batzuk izatea (ebaluazioaren % 20).
  • Beste hizkuntza batzuk jakitea (ebaluazioaren % 10). 