Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.
Master honek lanerako prestatzen zaitu eta Psikologiaren osasun arloan jarduteko trebatzen zaitu, Psikologiako zentroetan, kontsultetan, etab.
Masterra Psikologiako lizentziatu eta gradudunentzat da, osasun arloan 90 ECTS gutxienez egin dituztenentzat.
Praktikak (30 ECTS) onetsitako zentroetan egiten dira, sektoreko profesionalen tutoretzapean.
Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak osasun arloko irakaskuntzan eta ikerketan ibilbide zabala du; eta badu Psikologia eta Osasuneko I+G+b-ko unitatea ere.
Nora Rubí
2016ko promozioa
“Osasun Psikologia Orokorreko Masterrak karreraren ikuspegi biribilagoa eman dit, zentzurik zabalenean eta “osasungarrienean”. Tratamendu bati ekiteko ikuspegi desberdinak sakon aztertu ahal izateak laguntzen du zein norabide profesionaletarantz jo etorkizunean argiago definitzen.
Gainera, praktikek autoebaluatzeko aukera ematen dute, hartara bakoitzak bere mugak aztertu eta horien gainean lan egiteko. Bakoitzak tutore bat izateak erraztu egiten du Masterreko eguneroko zereginetan eta praktiketan kezka iturri izan daitezkeenak jorratzen.
Bestalde, moduluak hainbat esparrutako profesionalek ematen dituztenez, bakoitzak bere Psikologiako pentsamendu “korrontea”, lanbidearen ikuspegi askoz eklektikoagoa ematen du, hainbat alderdiren inguruan hausnartzeko gonbidapena eginez; esaterako, zein mailatako zurruntasunez kokatu behar dugun pazientearen aurrean.
Ikuspegi ugaritasuna aberasgarri delakoan nago. Hori dela eta, uste dut Osasun Psikologia Orokorreko Masterra, Unibertsitateak eskaintzen duen aparteko prestakuntzarekin batera (enplegua bilatzea, mintegiak, jardunaldiak eta curriculumetik kanpoko beste jarduerak), osagarri ezin hobea da Psikologiaren esparru pribatuan lanbideko ibilbidea egin nahi duten guztientzat”.

Nora Rubí , 2016ko promozioa