Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Osasun Psikologia Orokorra + Neuropsikologia Klinikoa

Orientazioa eta baliabideak

Tutoretzak

Tutoretzak funtsezko baliabide bihurtzen dira ikaskuntzarako, aurrez aurrekoak izan zein birtualak izan. Irakasle guztien metodologia prozesuen parte dira eta ikaslearentzako lagungarri.

Gainera, ikasle bakoitzak tutore bat izango du Unibertsitatean, praktiketarako eta Masterraren amaierako lana prestatzeko.

Laguntza eta orientazioa

Unibertsitateak badu Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua, ikasleei ikasketetan laguntza emateko . Honako zerbitzuak eskaintzen ditu:

  • Kontsulta psikopedagogiko espezializatua, ikasleak izan ditzakeen zailtasunak artatzeko.
  • Ikastaro espezializatuak, ikaste prozesua errazteko eta osatzeko (ikasteko teknikak, herstura kontrolatzeko teknikak, jendaurrean hitz egitea, enplegua bilatzeko teknikak, etab.).
  • Curriculum Egokitzapeneko Unitatea.

Premia bereziak dituzten ikasleek Orientazio Zerbitzuaren laguntza dute, Masterraren zuzendaritzak koordinatuta, ikasle horiek graduondoko tituluaren unibertsitate dinamikan (ikaskuntza/irakaskuntza, ikerketa, praktikak eta gizarte sarea) egoki integratzeko ardura izango duena.

Beste herri batzuetako ikasleek Nazioarteko Harremanetako Bulegoaren laguntza dute integratzeko aldian. Etengabe ematen die informazioa eta laguntza bulegoak ikasleoi, zenbait izapide egin ditzaten: erresidentziakoak, ostaturakoak, osasun-zerbitzu eta -aseguruetakoak, eta tokiko zerbitzuetarakoak.

Ikaskuntzarako baliabideak

Deustuko Unibertsitatea bertako titulazioetan garatzen den prestakuntzaren ezaugarri den ikaskuntza esanguratsu eta autonomoari fidel eusten dio; eta, horri jarraituz, Masterreko ikasleen esku jartzen ditu hainbat baliabide, irakaskuntzako gaitasunak egoki garatzen laguntzeko.

Deusto Psych

DeustoPsych unibertsitate-unitatea da, Psikologia eta Hezkuntza Fakultatekoa, eta hau egiten du:

  • Baliabideak koordinatzen ditu, Psikologia eta Osasunaren arloko ikerketa, garapen eta berrikuntzarakoak.
  • Ikertaldeen ezagutzaren transferentzia kudeatzen du.
  • Unibertsitate-prestakuntza aurreratua eta espezializatua ematen du, programa ofizialetan eta Fakultatearenetan.

Neuroirudiko sofwarea

Erresonantzia magnetiko bidez jasotako garuneko irudien neuroirudien analisirako, Nahasmendu Mediko Larrien Neuropsikologiako taldeak 200 m2-ko espazio bat du. Bertan baliabide hauek dituzte: Work Station bat Linux sistema eragilea duena, eta mahai gaineko lau ordenagailu. Horrez gain, taldeak 8 eskuko ordenagailu ditu, Work Stationera konektatu daitezkeenak, urrutiko operazio sistema baten bidez. Talde handietako praktiketarako, ondoren aipatuko ditugun softwareak instalatzen dira Deustuko Unibertsitateko informatikako geletan. Neuroirudiaren analisirako dauden softwareak hauek dira:

  • Matlab (R2012b). Programa hau SPM8 programarekin lan egiteko erabiltzen da.
  • NoMachine. Programa hau laneko beste ordenagailu batzuetatik (Windows) work stationera (Linux) urrutiko konexioa egiteko erabiltzen da.
  • FSL erresonantzia magnetikoko irudien analisirako erabiltzen da, batez ere irudi estrukturaletarako, estatistika ez parametrikoak erabiliz. (Linuxen instalatzen da).
  • SPM8 (Statistical Parametric Mapping). Erresonantzia magnetikoko irudien analisirako erabiltzen da, batez ere irudi estrukturaletarako, estatistika ez parametrikoak erabiliz. (Windowsen instalatzen da).
  • Freesurfer Software. Erresonantzia magnetikoko irudiak aztertzeko erabiltzen da, batez ere lodiera kortikala kalkulatzeko (Windowsen instalatzen da).
  • Presentation. Neuropsikologian eta neuroirudian lan egiteko aurkezpen bat eta ezaugarri bereziak zehazteko modua ematen duen programa bat da.
  • MRIcron. Erresonantzia magnetiko bidez jasotako garuneko irudien artxiboak hainbat formatutara bihurtzeko modua ematen duen programa bat da, FSLn edo SPM8an analizatzeko.
  • ITK-SNAP. Doako programa bat da, erresonantzia magnetikoko irudiak aztertzeko eta substantzia biguneko lesioen maskarak egiteko.

OSATEKekin (Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoa, Osasun Sailaren menpekoa) lankidetza hitzarmen bat eginda dago, irudi bidezko diagnostikoaren erreferente nazionala denarekin, erresonantzia magnetiko bidezko garunaren irudiak, 3T Phillips eskanerrekoak, jasotzeko. Irudiak OSATEKen jasotzen dira, Galdakaoko Ospitalean, eta gero Deustuko Unibertsitateko neuroirudiko laborategian aztertzen dira.

Liburutegia

Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentroa (IIBZ)

Deustuko Unibertsitateko Liburutegia espazio zentralizatua da, eta bertako titulazio guztietako ikasleei, ikertzaileei eta irakasleei zerbitzua eskaintzen die. Instalazioek honakoak dituzte:

  • 9.536m2 funtsak gordetzeko, euretatik 1.600m2 ikasleek zuzenean hartzeko liburuetarako.
  • Irakurketarako 3 gela, 750 posturekin.
  • Talde lanerako 12 gela.
  • Ikasleen mintegietarako 12 gela.
  • 33 carrel edo kabina 66 ikertzailerentzat 
  • Beste baliabide batzuk ere badaude: 18 postu dituen multimedia gela, mediateka, 80 postuko erreferentzia gela, 68 ibilgailurentzako aparkalekua, eta unibertsitateko kafetegia eta jantokia. Ekipamendu teknologiko osoa du, wifia barne, eraikin osoan.

9.000m2 erabilgarri ditu eta irakurtzeko 1.307 postu. Guztira, 997.153 bolumen ditu, euretatik 13.734 aldizkako paperezko argitalpenak dira. Baliabide elektronikoak (monografiak, aldizkako argitalpenak eta datu baseak) 1.624 dira.

Deustuko Unibertsitateko liburutegia, Bilboko eta Donostiako campusetan, AENOR enpresak ikuskatu du, UNE-EN ISO 9001:2000 arauaren Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren Jarraipeneko II. Ikuskaritzan, 2007. urteari zegokionean, eta ebaluazioaren emaitza konformea izan da.

Ekipamendu eta zerbitzu informatiko eta teknologikoak

Bilboko campusak 4 ordenagailu gela ditu ikasleek erabiltzeko. Guztira, 253 ordenagailu daude instalatuta 509,12m2tan. Gainera, baditu beste gela batzuk, Ingeniaritza Fakultatekoak, eskura jarri daitezkeenak, behar izanez gero. Wifirako sarbidea du ia espazio guztietan.

30 azpiegoitzatik gorako web orri korporatiboa du, ikasleentzako estraneta, eta ikasle berrientzako web berezi bat, Unibertsitatera etortzeko behar den informazio guztia duena, baita sartzeko eskaera egiteko, informazioa eskatzeko eta elkarrizketa izatekoa ere.

Estranet zerbitzuaren bitartez, ikasleek hau dena ikusi eta aztertu dezakete:

  • Euren datu pertsonalak ikusi
  • Azterketa egunak kontsultatu
  • Matrikulatutako eta gainditutako kredituak egiaztatu
  • Kalifikazioak: behin-behinekoak eta behin betikoak
  • Ikasketa espedientea
  • Azterketa egunak, orduak eta azterketak berrikusteko tokiak
  • Iragarkiak
  • Blog interesgarrien estekak eskatu
  • Irakurri gabe dauden postako mezu kopuruaren berri jakin
  • Posta elektronikoko zerbitzura sartu web bidez
  • Campusean ‘mugitzeko’ era askotako informazioa kontsultatu
  • Ikasleen errektoreordearekin harremanetan jarri zuzenean
  • Kirol instalazioak eskatzeko informazioa hartu
  • Ekintza solidarioetan izena eman
  • Ikasketa plan oso eta pertsonalizatua ikusi
  • Irakasgai bakoitzaren programazioa kontsultatu
  • Irakasgai bakoitzeko material osagarria eskuratu

Behin-behineko kalifikazioak SMS bidez ere jasotzen dituzte, telefono mugikorraren zenbakia ikasleen estranetean eta posta elektronikoko kontuan emanda.

e-learningeko plataforma (ALUD)

Masterrean zehar, Deustuko Unibertsitateko Alud on-line plataforma erabiliko da laguntza moduan, baliabideak eta dokumentazioa eskura jartzeko eta erabili ahal izateko eta ikasketa prozesuaren jarraipena egiteko tutoretzen bidez.

Horrela, ikasleak honakoak egin ahal izango ditu:

  • Hainbat material eta baliabidetara jo: testuak, bideoak, webak...
  • Lankidetzan aritzeko taldeak osatu.
  • Irakasle eta tutoreekin harremanetan egon.
  • Parte hartzaileentzat, oro har, informazioa jaso, masterreko zuzendaritzaren aldetik.

Zerbitzu orokorrak