Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Osasun Psikologia Orokorra + Neuropsikologia Klinikoa

Norentzat

Sartzeko profila

Onartua izateko baldintzak

  • Psikologiako lizentziatua izan Europar Batasunean edo beste herrialde batzuetako atzerriko tituluak izatea.
    • ECD/1070/2013 aginduaren arabera, ezinbestekoa da Psikologiako tituluaren kredituetatik 90 osasun arlokoak izatea masterrean sartzeko. Informazio gehiago.
  • Ingeleseko B2 mailaren akreditazioa (ez dute aurkeztu beharrik izango Deustuko Unibertsitateko Psikologiako gradudunek). Ziurtagiri hori eduki ezik, Deustuko Unibertsitateak proba bat egingo du maila hori gaindituta duela ziurtatzeko. Ziurtatze horrek bakarrik balioko du Deustuko Unibertsitateko master horretara sartzeko eta ez da ziurtagiririk luzatuko.

Onartzeko irizpideak

  • Ikasketa espedientea (ebaluazioaren % 40).
  • Programa egiteko motibazioa. Motibazioa balioesteko honakoak izango dira kontuan: helburu profesionalak, programak prestatzen duen lanbidearekin bat datozen jarrerak eta balioak (ebaluazioaren %25).
  • Taldean lan egiteko gaitasuna (ebaluazioaren % 5).
  • Laneko esperientzia izatea arlo horretan, masterrarekin lotutako graduondoko edo etengabeko prestakuntzako beste ikasketa batzuk izatea (ebaluazioaren %20).
  • Beste hizkuntza batzuk jakitea (ebaluazioaren % 10).

Onarpen Batzordearen ardura da tituluan onartua izatea. Batzorde hori tituluko zuzendariak eta Masterreko bi irakaslek osatzen dute. Aldeko ebaluazioa jasotzeko, Batzordeak bi prozedura erabiliko ditu:

  1. Hautagaiak ekarritako dokumentazioa baloratuko da:
    - Onarpen-eskaera.
    - Ikasketa-espediente ofiziala.
    - Curriculum vitae osoa eta hori ziurtatzen duen dokumentazioa.
  2. Elkarrizketa pertsonala. Honakoa hartuko da kontuan:
    - Programa egiteko motibazioa (lanbideko helburuak, prestakuntzak kualifikatzen duen jarduera profesionalarekin bat datozen jarrerak eta balioak izatea).
    - Taldean lan egiteko gai izatea.

Onarpen batzordeak ezarriko du, behar den kasuetan, zein modulu parekatzaile egin behar diren.

Hezkuntza-premia bereziko ikasleen kasuan, Onarpen Batzordeak Curriculum Egokitzapeneko Unitateari eta Unibertsitateko Gizarte Laneko Zerbitzuari txostena eskatuko die; horrela, ikasleak bermatua izango du sartzeko eta titulua eskuratzeko aurreikusitako gaitasunak eskuratzeko eskubideen eta aukeren berdintasuna.

Aurretiaz beste master ofizial edo titulu propio batzuk eginda eduki eta Deustuko Unibertsitateko kredituen aitorpena lortu nahi dutenak uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoari lotu beharko zaizkio.

Tituludunaren profila

Unibertsitate Master hau duen tituludunak ondoren ageri diren funtzioak bete ahal izango ditu:

  • Osasun nahasmenduaren behaketa, balorazioa eta diagnostikoa egin, eredu biopsikosozial integraletik.
  • Osasun nahasmenduen eta, bereziki, osasun mentalekoen diagnostiko psikologiko eta psikopatologikoa egin.
  • Esku hartze psikologiko eta psikoterapeutiko egokia egin eta ezarri.
  • Osasun nahasmenduei lotutako arazo psikosozialak sakon ezagutu.
  • Osasun arazo bat eta/edo arazo psikopatologiko bat duten gaixoei esku hartze psikoterapeutikoa egin.