Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Neuropsikologia klinikoa

Programa

  • Kredituak: 60 ECTS
  • Irakaskuntza mota: Aurrez aurrekoa. Denboraldi osokoa.
  • Egutegi orokorra: Irailetik ekainera
  • Tokia: Deustuko Unibertsitatea, Bilboko campusa
  • Ikastegia: Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea
  • Ordutegia: Az., eta og., 15:30etatik 19:30etara
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Toki kopurua: 30
  • Titulazioa: Neuropsikologia Klinikoko Unibertsitate Masterra

Praktikak

Helburua

Praktiken programak aukera eskaintzen du Neuropsikologia Klinikoaren esparruko zereginak eta lanbideko gaitasunak (trebetasunak, jarrerak eta gaitasunak) izango dituzten profesionalak prestatzeko.

Lanbideko praktikak tutoretzapean egiten dira. Ziurtatutako zentroetan egiten dira, dagokien akreditazioa duten profesionalen tutoretzapean.

Osakidetzako zentroak izan ohi dira (osasun mentaleko sarekoak eta ospitale orokorrak), gabinete eta kontsulta pribatuak, ospitale pribatuak, fundazioak, elkarteak, eta Deustuko Unibertsitateko Neuropsikologiako ikertaldeak, gaixotasun neurologiko eta psikiatrikoak, garuneko kalteak izan eta pertsona nagusien ebaluazio eta tratamenduaren esparrukoak.
 
Egitura eta iraupena

Praktikak nahitaezko jakintzagai moduan daude eratuta matrikulatutako ikasle guztientzat. Horrek ematen dizkio ikasleari 24 ECTS, hiru irakasgaitan antolatuta:

practicas neuropsicologia clinica
Irakasgaiak ECTS Iraupena Seihilekoa
Kanpoko praktikak I 12 240 orduko egonaldia zentroan, 60 orduko tutoretza Unibertsitatean eta ikaslearen bakar-lana. Lehenengo seihilekoa
Kanpoko praktikak II 12 120 orduko egonaldia zentroan, 30 orduko tutoretza Unibertsitatean eta ikaslearen bakar-lana. Bigarren seihilekoa
Kanpoko praktikak III* 6 120 orduko egonaldia zentroan, 30 orduko tutoretza Unibertsitatean eta ikaslearen bakar-lana. Bigarren seihilekoa

*Hautazko irakasgaia

Praktiken esparruak

Modalitate honetan, sintomatologia neuropsikologikoa (urritasun kognitiboa, funtzionala, emozionala edo jokabidezkoa) duten pertsonen ebaluazio eta esku hartzeko helburuak garatzen dira, sintomatologia hori buruko nahaste (adib.: eskizofrenia), patologia edo izaera neurologikoko kalte (hartutako kalte zerebrala, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua, garuneko paralisia, esklerosi anizkoitza, alboko esklerosi amiotrofikoa, etab.) baten ondoriozkoa denean.

Haurren eta helduen neuropsikologiako zentroetan, osasun mentaleko zentroetan (adib.: Aita Menni), elkarteetan (adib.: ADEMBI, Apnabi), adineko pertsonen egoitzetan eta bestelakoetan ere egiten da.

Ikasleek adierazi ahal izango dute zein esparrutan duten nahiago praktikak egitea eta praktiketako koordinatzailea arduratuko da ikasleei praktikak egiteko esparru bat esleitzeaz, ikasleen interesak kontuan harturik.
 
Praktiketako zentroak

Unibertsitateari dagokio zentro bakoitzera joango den ikasle kopurua esleitzea. Hark erabakiko du zein ikasle dagoen hoberen kualifikatuta praktiketako toki bakoitzerako. Erabaki hori hartzeko, Unibertsitateak 5 ardatz nagusi izaten ditu kontuan: ikasketa-espedientea, motibazioko elkarrizketa edo ikaslearen aurretiazko ibilbidea, prestakuntza osagarria eta zentroak gomendatu ditzakeen eskakizunak (adib.: hizkuntzak jakitea, ikaslearen bizilekua, etab.). Ibilbide bakoitzeko tutoreak izango dira tokiak ikasleei esleituko dizkietenak.