Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gizartean Esku Hartzearen Psikologia

Familiako bitartekotza homologazioa

Zer da familia bitartekaritza?

psicologia intervencion socialFamiliako gatazkak konpontzeko borondatezko prozesua da familia bitartekaritza, prozedura judizialen alternatiba moduan hartzen dena.

Familia bitartekaria beti izaten da figura inpartziala, erabakitzeko ahalik ez duena, gatazkan dauden aldeei laguntza eta orientazioa ematen diena, arazo horretan inplikatuta dauden guztientzat onargarria izango den irtenbidea topatzeko elkarrizketaren bidez.

Horretarako, familia bitartekariak ezagutzak izan behar ditu esparru juridikoaz, familien funtzionamenduaz eta dinamikez, familia inguruko gatazka egoerez, gatazkak konpontzeko komunikazio estrategiez, etab.

Lan irteerak

  • Familia bitartekaritzako zentro edo zerbitzuak
  • Lanbidean era pribatuan aritzea.
  • Autonomia erkidego eta udaletako talde psikosozialak.
  • Adingabeak babesteko zerbitzuak.
  • Neurri judizialen zerbitzuak.
  • Elkarguneak.
  • Etab.

Homologazioa Masterreko ikasleentzat

Gizartean esku hartzearen Psikologiako Masterreko ikasleek Familia Bitartekaritzako homologazioa jaso ahal izango dute, Eusko Jaurlaritzako Bitartekarien Erregistroan izena emateko baldintzak betez gero (azaroaren 21eko 246/2012 dekretua).

Zelan lortu homologazioa?

Familia Bitartekari izateko homologazioa eskuratzeko, beharrezkoa izango da Gizartean esku hartzearen Psikologiako Masterraren barruko berariazko 25 kredituetan matrikulatu eta kredituok gainditzea. Guztira 96 ECTS egingo dira, beraz.
 
Homologazioa eskuratzeko beharrezkoak diren berariazko irakasgaiak

asignaturas homologacion familiar
Irakasgaia ECTS Seihilekoa
Esku hartze psikologikoa testuinguru juridikoetan I 6 Bigarrena (ots. – eka.)
Pertsona eta taldeen arteko gatazkak ebazteko estrategiak 6 Bigarrena (ots. – eka.)
Esku hartze psikologikoa familia testuinguruan II 6 Bigarrena (ots. – eka.)
Familia Bitartekaritzako praktikak 7 Bigarrena (ots. – eka.)

Irakasleak eta metodologia

Irakasle taldea unibertsitateko irakasleek eta bitartekaritzako aitortutako zentro publiko edo pribatuetan lanean diharduten profesionalek osatzen dute.

Moduluetan eduki teorikoak eta praktikoak bateratzen dira. Praktiketako moduluan aplikatzen dira eskuratutako ezagutzak eta gaitasunak, kasu praktiko erreal eta/edo simulatuen bidez.
 
Matrikula

Homologazioa eskuratu nahi duten ikasleek honako hautazko irakasgai hauetan matrikula egin beharko dute:

  • Lehenengo maila: Esku-hartze psikologikoa testuinguru juridikoetan I.
  • Bigarren maila: Esku-hartze psikologikoa familia inguruan II*.
    *Gainera, beste hautazko irakasgai bat matrikulatu beharko dute eskaintzen direnen artean, Masterreko prestakuntza osatu ahal izateko.