Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gizartean Esku Hartzearen Psikologia

Egitaraua

  • Kredituak: 90 ECTS
  • Irakaskuntza mota: Aurrez aurrekoa
  • Egutegi orokorra: Urrian hasiko da (18 hilabete)
  • Tokia: Deustuko Unibertsitatea, Bilboko campusa
  • Ikastegia: Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea
  • Ordutegia: Al., as., eta az., 16:00etatik 20:00etara.
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Leku kopurua: 30
  • Titulazioa: Gizartean esku hartzearen Psikologiako Unibertsitate Masterra

Metodologia

Irakaskuntza-ikaskuntza eredua

Deustuko Unibertsitatea 2001etik ari da lanean ikaskuntza eredu autonomo eta esanguratsuan oinarritua, hori baita bere prestakuntza ereduaren oinarri.

Deustuko Unibertsitateko Ikaskuntza Ereduak bost fase ditu:

MAUD
Esperientzien testuingurua Ikaskuntza pertsona jakin batean sortzen da, bakoitzaren aurretiko ikuskera, ideia eta esperientzietatik abiatuta, hau da, testuinguru pertsonal eta akademikoan eta bere gizarte inguruan oinarrituta. Lehenengo pausu horrek kokatu egiten du ikaslea jorratu beharreko gaian. Hortaz, etapa horretan ikaslea motibatu egin behar da, bere esperientzia eta testuinguruaren bidez, gaiaren lehenengo ideia globala eskuratu dezan.
Behaketa eta gogoeta Fase horren asmoa da ikasten duen pertsonak bere buruari galderak egitea, zalantzan jartzea, ezin baita ikaskuntza esanguratsurik izan, bakoitzak bere buruari horren inguruko galderarik egin ezik.
Kontzeptualizazioa Hurrengo urrats garrantzitsua da gaien inguruko posizio teorikoak ahalik eta sakonen ezagutzea. Une honetan, zientziaren arlo jakin batetik garatu den teoriara hurbiltzen da ikaslea. Hala ere, kontua ez da gauzak buruz ikastea, trebetasun kognitiboen erabileran eta aplikazioan oinarritutako ikaskuntza baizik, hau da, ulertzean, pentsamendu analitiko-sintetikoan, irizpide kritikoan, pentsaera dibergentean oinarritutako ikaskuntza egitea, azken batean, ikaskuntza integratu eta esanguratsua lortzeko.
Esperimentazio aktiboa Ikaskuntzaren laugarren fase hau lotura teoriko-praktikoari dagokio. Fase horretan sartzen da ikasleen trebetasun eta abileziak garatzea sustatzen duen edozein jarduera, kontzeptuak, teoriak edo ereduak aplikatzean. Helburua izango litzateke trebetasun eta abilezia horiek sendotzea, arazoak konpontzeko edo eredu edo estrategia bat diseinatzeko edo ezartzeko.
Ebaluazioa Ebaluazioa era askotara ulertu daiteke eta ulertu behar da. Horrela bada, garrantzizkoa da pertsona bakoitzari pentsaraztea, era formal eta informalean ikasten duena ikusaraztea eta bere buruarekin lotzea, osotasun bat eraturik. Gainera, ebaluazioa ekintza hezigarria da, hau da, feedbacka giltzarria da ikaslearen aurrerakuntzan edo aurrerapausoan. Eta, ebaluazioa ikasle bakoitzaren lanaren eta ikaskuntzaren “kontuak ematea” ere bada. Hortaz, “iritzia ematea” edo ikasleak lortutako errendimendua balioztatzea da ebaluazioa, kalifikazio akademiko bat ematen duena eta lortutako gaitasun maila ziurtatzen duena.

Aurrerakuntzaren ebaluazioa eta ikaskuntzaren ebaluazioa

Titulazio osoaren ikaskuntzaren aurrerakuntza eta emaitzak ebaluatzeko, hiru adierazle proposatzen dira. Adierazle horiek aukeratu eta aurreikusi dira, unibertsitate masterrean ikasleek garatu duten irakaskuntza-ikaskuntza sistemaren ezaugarriak kontuan hartuta:

  • Irakasgaiei lotutako gaitasunak lortzeko ezarritako ebaluazio-sistema.
  • Tutore akademikoen eta kanpoko praktiketako tutore profesionalen ebaluazioa. Praktika horiek dira ikasleek ikasturtean zehar egindakoak. Praktikak amaitzean, parte hartu duten tutoreen bidez, praktikei buruzko informazioa jasoko da, ikasle bakoitzak zer egin duen eta tituluko gaitasunak zer puntutaraino lortu dituen jakiteko.
  • Masterraren Amaierako Lanaren emaitza. Masterraren amaierako lana eginda bukatzen du ikasleak bere prestakuntza-prozesua. Masterraren Amaierako Lana epaimahaiak ebaluatuko du, eta jendaurrean defenditu beharko du ikasleak. Epaimahaia fakultateko hiru doktorek osatuko dute.

Diseinuak kontuan izango du 360ºko ebaluazio eredua, hau da, bateratu egingo da irakasleen ebaluazioa, kideena (prestakuntzako jarduera batzuk taldean egiten dira) eta nork bere buruari egindakoa. Berariazko ebaluazioa izango dute moduluetan egindako lanek, planteatu daitezkeen jardueretan parte hartzeak eta masterraren amaierako lanak. Masterreko azken kalifikazioak kontuan izango ditu masterreko hiru seihilekoetan izandako ebaluazioko elementu guztiak. Hauek dira kontuan hartu beharreko irizpideak:

  • Irakasgai bakoitzeko gaitasun orokorren balorazioa kalifikazioaren % 5 eta 15 bitartekoa izango da.
  • Irakasgai bakoitzeko berariazko gaitasunen balorazioa kalifikazioaren % 85 eta 95 bitartekoa izango da.
  • Gaitasun multzo bakoitzean (orokorrak eta berariazkoak) gutxieneko maila bat eskatzen da, bata eta bestea banatu ezinezkotzat jotzen baitira lanbideko eta/edo ikerketako jardunean.
  • Baldin eta Masterraren Programako kreditu guztiak gainditzen badira lortuko da nahikoa (gutxieneko hori), irakasgai bakoitzerako ezarritako irizpideak aintzat hartuta.
  • Amaierako kalifikazioa jartzeko, kontuan hartuko dira Masterreko irakasgaien kalifikazio partzialak (ECTS kredituen arabera, neurtuak), kanpoko praktikak eta masterraren amaierako lana.