Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gizartean Esku Hartzearen Psikologia

Egitaraua

  • Kredituak: 90 ECTS
  • Irakaskuntza mota: Aurrez aurrekoa
  • Egutegi orokorra: Urrian hasiko da (18 hilabete)
  • Tokia: Deustuko Unibertsitatea, Bilboko campusa
  • Ikastegia: Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea
  • Ordutegia: Al., as., eta az., 16:00etatik 20:00etara.
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Leku kopurua: 30
  • Titulazioa: Gizartean esku hartzearen Psikologiako Unibertsitate Masterra

Masterraren amaierako lana

Zer da masterraren amaierako lana?

Ikerlan enpiriko bat da. Ikerketa horren bidez, ikasleak erakutsi behar du ikerketaren teknikak eta metodologia ezagutzen dituela eta gai zehatz bati aplikatzen dakiela, Psikologiako arloko ikerlan bateko zehaztapenen arabera.

Ikasleak ikerketa proiektu bat egingo du; bertan, ikasprozesuan eskuratutako jakintzak eta gaitasunak unibertsitate masterreko gai eta irakasgaietako edukiekin lotura duen arlo zehatz batean aplikatuko ditu.

Ikerketa proiektu zehatza eta zorrotza egiteak duen garrantzia kontuan hartuta, oinarrizkoa da zeregin horrek behar duen metodologian prestakuntza berezia izatea, ikasleak masterraren amaierako lana egin ahal izateko behar dituen tresnak, teknikak, eta abar ezagutzeko.

Masterraren amaierako lanak 12 ECTSko karga izango du eta unibertsitate masterreko hirugarren seihilekoan egingo da.

Modu alternatiboan, master honetako zuzendaritzak aurretik onartuta, ikasleak ikerketa egin ahal izango du, atzerriko unibertsitate-laguntzaile batean dagoen bitartean. Kasu horretan, tutorearen lana unibertsitate horretako irakasle batek egingo du, baina masterraren amaierako lan hori Deustuko Unibertsitatean defendatu beharko da, lana egiteko aukeratu duen hizkuntzan.