Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gizartean Esku Hartzearen Psikologia

Aurkezpena

Helburuak

Gizartean esku hartzearen Psikologiako Unibertsitate Masterraren helburua da Psikologiako tituludunak psikologia eta gizarte arloko eta elkarteko esku hartzearen esparruan lan egiteko prestatzea. Hortaz, lanbidera begirako titulua da.

  • Ezagutza teoriko eta praktikoetan oinarritzen da masterra, eta ikasleek jakintza horien aplikazioa errazten duen metodologia aktiboaren bidez jasotzen dituzte ezagutza horiek, lanean ari diren profesionalen etengabeko ikuskaritzapean; eta, aldi berean, ikasleen ikaskuntza autonomoa ere sustatzen da.
  • Hausnarketa pertsonala bultzatu nahi du gizarte egoera konplexuetan, gizarte erantzukizuneko eta etikako ikuspuntutik, errealitatea zalantzan jartzeko gai izango diren, erantzun berritzaileak bilatuko dituzten, eta oinarri dituzten ezagutzak eta ondorioak komunikatuko dituzten profesionalak izan daitezen.
  • Programa amaitzean, tituludunak berariazko hainbat gaitasun izango ditu, gizartean esku hartzeko psikologo funtzioak bete ahal izateko, lanbideko teknika, estrategia eta tresna propioak ezagutu eta erabiliz, bere laneko esparruen barruan. Funtzio horiek Espainiako Psikologoen Elkarte Ofizialak deskribatu ditu. Gaitasunak deskribatuta daude, horiei dagokien atalean.

Ikerketa masterrean

Kurt Lewin-en ikerketa-ekimenaren legatu historikoari jarraituz, funtsezkotzat jotzen da jakintza zientifikoaren eta gizarte arazoak konpontzearen artean tentsio bat egotea. Ikerketa ez da ulertzen esparru akademikora mugatutako jardueratzat; beharrezko funtzioa da gizartean esku hartzeko edozein psikologorentzat, hau da, lanbidean txertatutako gaitasuntzat jotzen da.

Unibertsitate Master honek jakintza teoriko eta enpirikoaren etengabeko garapena, oinarrizkoa eta aplikatua sustatzen du gizarte psikologiaren arloan. Horretara, Gizarte Psikologiako etorkizuneko doktoregoko programarekin lotzeko modua ematen du.

Giza eskubideen defentsa

Masterrak giza eskubideekiko, oinarri demokratikoekiko, emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunarekiko, elkartasunarekiko, irisgarritasun unibertsalarekiko, bakearen eta aniztasun erlijioso eta kulturalaren defentsa eta errespetua azpimarratzen du; eta identifikatu egiten du gizarte psikologiak zelan lagundu dezakeen horiek guztiak babesten eta garatzen, bereziki gizartean baztertzeko arriskuan dauden pertsonen kasuan.

Psikologiako profesionala testuinguru sozial eta komunitarioetan

Unibertsitate Masterrak ez du prestakuntza ekintza mugatu nahi psikologoak gizarte arloan dituen funtzioak, prozedurak, teknikak eta tresnak zeintzuk diren azaltzera; aitzitik, errealitate profesional hori aldatzen saiatuko da eta aurrera egiten ahaleginduko da, lortu beharreko rol bat iristen.

Gizartean errotua

Helburu horiek lortzeko, psikologiako hainbat erakunde eta profesionalen lankidetza dugu, esparru publiko eta pribatuan ari direnena; ibilbide onetsia dute pertsonen arretan, irakaskuntzan eta ikerketan, eta irakaskuntzako proiektu honek duen ikuspegi berritzailearekin bat datoz.

Horrela, tokian sustraitutako Unibertsitate Master bat dugu, baina nazioarteko esperientzia eta jardunbide egokiei begira dagoena.Nazioartera begira egoteak atzerriko hainbat unibertsitaterekin itunak bilatzera garamatza. El Salbadorreko Universidad Centroamericana “José Simeón Cañas” eta Txileko Santiagoko Universidad “Alberto Hurtado” (biak Amerikako jesulagunenak) unibertsitateek Psikologiako graduondoko ikasketak dituzte Psikologiaren esparruan eta Deustuko Unibertsitatearen nortasun eta balioak partekatzen dituzte.