Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gizartean Esku Hartzearen Psikologia

Aurkezpena

Masterraren zuzendariaren gutuna

"Gizarte aldaketa handiak gertatzen ari diren garai honetan, beharrezkoa da beharrizan berriei erantzungo dieten profesional espezializatuak prestatzea.

Arin aldatzen den gizartean bizi gara: gizonen eta emakumeen berdintasunaren alde lan egin dugu, baina gero eta ugariagoa da emakumeen kontrako indarkeria; pertsonen bizi itxaropena luzatu egin dugu, baina pertsonak menpekotasun egoeretan daudenean artatzeko baino ez dugu lan egiten; desgaitasunak dituzten pertsonen arretan lan egiten dugu, baina ez dugu bizitza independenterako proiekturik sustatzen; haurrak babesten ditugu eta arrisku egoeren prebentzioan lan egiten dugu, baina sozializazio positiboko prozesurik nahikoa sustatu gabe.

Garapen ekonomikoa eta soziala sustatzen ditugu, baina bazterrean uzten ditugu pertsona asko: pobrezia egoerak, gizarteko bazterkeriak, eta abarrek desabantailan jartzen ditu, gizarte mailan ez ezik, psikologia mailan ere.

Giza beharrizanen eta arazoen konplexutasunak arazo horien dinamikak sakon ezagutzea eskatzen du, baita arazo horiei ekiteko eta irtenbideak emateko egon daitezkeen bideak ondo ezagutzea ere. Gizarte Psikologiak, diziplina erabat praktiko moduan ulertuta, irtenbideak eskaintzen dizkie gizarte arazoei, zein errealitate sozial, politiko, ekonomiko eta kulturaletan gertatzen diren kontuan hartuz.

Gizarte Psikologiaren ezaugarri nagusien artean, honako hauek aipatu ditzakegu: hurbilketa ekologikoa errealitatearen, gizarte prozesuen eta norbanakoen analisira; baliabideak eta ahalmenak garatzen dituen diziplina, urritasunak konpontzen diharduena barik; eta bokazio prebentibo argia duena."

Pedro Fernández de Larrinoa
Masterraren zuzendaria