Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gizartean Esku Hartzearen Psikologia

Aurkezpena

Nori zuzenduta dago?

Sartzeko komeni den profila

Masterra Psikologiako lizentziatu edo gradudunentzat da, bereziki arlo hauekin konpromisoa hartuta dutenentzat:

  • Gizarte aldaketarekin
  • Justizia sustatzearekin
  • Gizarte-egoera ahulean dauden taldeen ongizatearekin 

Aintzat hartuko da pertsonak...

  • Egoera ahulean dauden taldeekin lan egiten duten erakundeekiko aurretiazko harremana izatea.
  • Pertsonen arteko harremanetarako gaitasuna, talde-lanerako jarrera eta heldutasun pertsonala izatea.
  • Ingeleseko B2 maila izatea.

Psikologiako titulazioa izan ezik, zera eskatuko da:

  • Lehen zikloko gaitasun orokorrak, Psikologiako Gradu edo Lizentziatura titulura edo parekora lotuak.
  • Psikologiako titulaziora edo antzeko jakintza, diziplina edo lanbide arlo batera lotuta dauden berariazko gaitasunak. Eskakizun hori bermatuta egongo litzateke Psikologiako Gradu edo Lizentziatura edo baliokidea den titulu bati dagozkion edukien 180 kreditu gaindituta. Horien artean egon beharko lukete derrigor hauek:
    • Taldeko teknikak eta talde-analisia (6 kreditu)
    • Ebaluazio psikologikoa eta psikopatologia (18 kreditu)
    • Gizarte Psikologia (6 kreditu)
    • Psikologiako Ikerketarako Metodo, Diseinu eta Teknikak (12 kreditu)
    • Esku-hartze eta tratamendu psikologikoa I(18 kreditu)
    • Nortasuna eta psikopatologia (12 kreditu)

Tituludunaren profila

Gizartean esku hartzearen Psikologiako Unibertsitate Masterraren helburua da Psikologiako tituludunak psikologia eta gizarte arloko eta elkarteko esku hartzearen esparruan lan egiteko prestatzea. Horrela bada, master honetako tituludunaren profilak ezaugarri hauek izango ditu:

  • Hausnarketa pertsonala egiteko gaitasuna izango du gizarte egoera konplexuetan, gizarte erantzukizuneko eta etikako ikuspuntutik; errealitatea zalantzan jartzeko gai izango da profesionala; erantzun berritzaileak bilatuko ditu; eta oinarri dituen ezagutzak eta ondorioak komunikatzeko gai izango da.
  • Programa amaitzean, tituludunak beharrezko gaitasunak izango ditu, gizartean esku hartzeko psikologo funtzioak bete ahal izateko, lanbideko teknika, estrategia eta tresna propioak ezagutu eta erabiltzeko, bere laneko esparruen barruan. Funtzio horiek Espainiako Psikologoen Elkarte Ofizialak deskribatu ditu. Gaitasunak deskribatuta daude, horiei dagokien atalean.

Indarrean dagoen legeak ezartzen dituen eskakizunez gain, sartzeko irizpide hauek egongo dira:

1. Oniritzia jasotzea Masterrean sartzeko. Ebaluazio horrek honako irizpideak izango ditu kontuan:

  • Ikasketa espedientea, graduko ikasketak masterrarekin lotutako arlokoak izatea, eta aurretiazko graduondoko edo etengabeko prestakuntzakoak masterrarekin lotutakoak izatea (ebaluazioan % 30eko pisua izango du).
  • Aurretiaz lanbideko eta boluntariotzako esperientzia izatea eta curriculum vitaea (ebaluazioan % 20ko pisua du).
  • Beste hizkuntza batzuk ezagutzea, bereziki ingelesa (ebaluazioaren % 10eko pisua).
  • Gaztelaniaz ahoz eta idatziz adierazteko gaitasuna (ebaluazioan % 10eko pisua izango du).
  • Programa egiteko motibazioa, lanbideko helburuak, prestakuntzak kualifikatzen duen jarduera profesionalarekin bat datozen jarrerak eta balioak izatea.Adibideak: talde lana eta heldutasuna (ebaluazioan % 30eko pisua izango du).

2. Programa egiteko denbora eta finantza baliabideak dituzula frogatzea..

Aldeko ebaluazioa jasotzeko, Batzordeak bi prozedura erabiliko ditu:

o Hautagaiak ekarritako dokumentazioa balioetsiko da:
- Sarrera-eskaera beteta
- Masterrerako sarbidea ematen duten ikasketa ofizialen ikasketa espedientea
- Curriculum vitae osoa eta hori ziurtatzen duen dokumentazioa
- Idazlan pertsonala
o Elkarrizketa pertsonala. Honakoa hartuko da kontuan:
- Masterra egiteko motibazioa
- Helburu profesionalak
- Programak prestakuntza ematen duen lanbidearekin bat datozen jarrerak eta balioak
- Talde lanean aritzeko gaitasuna
- Heldutasuna

  •  