Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gizarte Inklusioa eta Desgaitasuna

Programa

  • Kredituak: 60 ECTS
  • Irakaskuntza-mota: Aurrez aurrekoa. Dedikazio osoa edo partziala.
  • Egutegi orokorra: urritik uztailera edo irailera
  • Non ematen den: Deustuko Unibertsitatea, Bilboko campusa
  • Ikastegia: Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea
  • Ordutegia: Al., as., eta og., 17:00etatik 20:30era
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Toki kopurua: 30
  • Titulazioa: Gizarte Inklusioari eta Desgaitasunari buruzko Unibertsitate Masterra

Praktikak

Praktikak, batez ere, Bizkaiko zentroetan egiten dira, nahiz eta Araba eta Gipuzkoako zentro batzuk ere egon. Interesen arabera, bizi diren tokitik hurbil dauden kontuan harturik eta tokirik dagoen kontuan harturik aukeratzen dituzte ikasleek praktikak egiteko erakundeak.

Praktiketako zentroen aukera zabala eta askotarikoa da: eguneko zerbitzuak, enplegu zerbitzuak, etxebizitzakoak, aisia eta astialdikoak. Hona hemen Masterrean laguntzen duten erakundeen zerrenda.
 
practicas master inclusion social
AFIVES (Gaixo psikikoen eta euren senideen Bizkaiko elkartea) ASPACE (Bizkaiko garun-paralisia dutenen elkartea)
ASOCIACIÓN URIBE COSTA adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko elkartea FEKOOR (Bizkaiko ezgaitasun fisikoa eta/edo organikoa duten pertsonen federazio koordinatzailea)
Fundacion de Síndrome de Down del Pais Vasco LANTEGI BATUAK
La ONCE (Espainiako itsuen elkartea) FEVAS (adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko euskal federazioa)
GORABIDE (adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko elkartea) GAUTENA (Gipuzkoako Autismo Elkartea)
APNABI (Autismoaren eta autismoaren espektroko bestelako nahasteak dituzten pertsonen eta beren senitartekoen Bizkaiko elkartea)

Praktiken kredituen banaketa

Practicumean ikasleek egin beharko dituzten kredituak 12 ECTS dira (300 ordu). Banaketa:

  • Denboraren % 80 (240 ordu) ikasleek praktiketako zentroan, profesional baten tutoretzapean, egin beharreko jarduera praktikoei dagokie.
  • Denboraren % 10 (30 ordu) unibertsitateko tutoretzetarako eta egindako kanpoko praktiken jarraipena egiteko da.
  • Gainerako % 10a (30 ordu), azken txostena edo lana egiteko izango da. 
     
Koordinatzaileak eta tutoreak

Masterreko ikasleek praktiketako koordinatzailea izango dute Unibertsitatean, hezkuntza zentroen eta Unibertsitatearen arteko lotura egingo duena; ikasleen praktiketako prozesua ikuskatuko du eta koherentzia emango dio ikasleen prestakuntza prozesu osoari.

Praktikak egiten dituzten erakundeetan, ikasleek profesionalak izango dituzte, tutore lana egiten, euren ikaskuntza gidatu eta ezarritako gaitasunak garatzeko.
 
Praktiken egutegia eta ordutegia

Ikasleek ikasturte osoan zehar egingo dituzte praktikak zentro bakar batean. Hala ere, esperientzia ahalik eta aberasgarriena izan dadin, ikaslea praktikak egiten dituen erakunde horretako bi edo hiru zerbitzutatik pasatuko da.

Ahal dela, goizez egingo dira, eta astean hiru egunetan. Praktikak azaroaren lehenengo astean hasiko dira eta maiatzaren lehenengo astean amaituko dira.