Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gizarte Inklusioa eta Desgaitasuna

Aurkezpena

Helburuak

Deustuko Unibertsitateko Gizarte Inklusioari eta Desgaitasunari buruzko Unibertsitate Masterra diziplina askotako profesionalak trebatzeko diseinatu da, era koordinatuan eta diziplina ugaritatik, desgaitasunak dituzten gazte eta helduekin esku hartu dezaten, pertsona horiek gizarteratzeko asmoz.

Ildo horretatik, proposatzen duen prestakuntza bideratuta dago desgaitasunak dituzten pertsonei laguntza egokia emateak dakartzan era guztietako kontu praktikoei erantzuteko gako kontzeptual, metodologiko eta tresnak eskaintzera.

Hortaz, Masterra egiten duten ikasleek hainbat diziplinaren inguruko ezagutza zabala eta zorrotza jasotzea da helburua, desgaitasunak dituzten pertsonen gizarteratze prozesuekin zerikusia dutenak, jarduera akademikoaren, desgaitasunak dituzten pertsonekin lan egiten duten zentroetako, elkarteetako eta erakunde publiko zein pribatuetako praktiken, eta ikertzeko eta sakontzeko proiektu eta lanen bidez.

Graduondo hau eratzen duten gaitasunek honetarako prestatzen dute:

  • Desgaitasunen esparruan esku hartzeko, koordinatuta eta diziplina ugariko ikuspuntutik.
  • Desgaitasunen esparru profesionalean esku hartzeak diseinatzeko, planifikatzeko, kudeatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko, bai erakunde publikoetan eta bai pribatuetan, elkarte eta gobernuz kanpoko erakundeetan.
  • Esku hartzearen diziplinarteko ikuspegia eta ikuspegi holistikoa garatzeko eta aplikatzeko, arlo horretan sartuta dauden taldeen eta inguruen beharrizanetan eragiten duten faktore ugariak jasoko dituena.

Proposatutako prestakuntza programak izaera profesional sendoa du eta prestakuntza aurreratu eta espezializatua proposatzen du. Kalitatea eta berrikuntza sustatzeko gai izango diren profesionalak prestatzera bideratuta dago, esku hartzeak ebidentzia zientifikoan eta giza eskubideen defentsan oinarrituz, norbanakoen, taldeen eta gizarteen, bereziki, desgaitasunak dituzten pertsonen duintasuna, ongizatea eta osasuna sustatzeko.