Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gerontologia

Programa

  • Kredituak: 60 ECTS
  • Irakaskuntza-mota: Aurrez aurrekoa. Dedikazio osoa.
  • Egutegi orokorra: Irailetik uztailera
  • Non ematen den: Deustuko Unibertsitatea, Bilboko campusa
  • Ikastegia: Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea
  • Ordutegia: Osteguna eta Ostirala, 15:30etatik 19:30etara
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Zenbat leku dauden: 40
  • Titulazioa: Gerontologiako Unibertsitate Masterra

Metodologia

Irakaskuntza-ikaskuntza eredua

Deustuko Unibertsitatea 2001etik ari da lanean ikaskuntza eredu autonomo eta esanguratsuan oinarritua, hori baita bere prestakuntza ereduaren oinarri. Deustuko Unibertsitateko Ikaskuntza Ereduak bost fase ditu:

MAUD
Esperientzien testuingurua Ikaskuntza pertsona jakin batean sortzen da, bakoitzaren aurretiko ikuskera, ideia eta esperientzietatik abiatuta, hau da, testuinguru pertsonal eta akademikoan eta bere gizarte inguruan oinarrituta. Lehenengo pausu horrek kokatu egiten du ikaslea jorratu beharreko gaian. Hortaz, etapa horretan ikaslea motibatu egin behar da, bere esperientzia eta testuinguruaren bidez, gaiaren lehenengo ideia globala eskuratu dezan.
Behaketa eta gogoeta Fase horren asmoa da ikasten duen pertsonak bere buruari galderak egitea, zalantzan jartzea, ezin baita ikaskuntza esanguratsurik izan, bakoitzak bere buruari horren inguruko galderarik egin ezik.
Kontzeptualizazioa Hurrengo urrats garrantzitsua da gaien inguruko posizio teorikoak ahalik eta sakonen ezagutzea. Une honetan, zientziaren arlo jakin batetik garatu den teoriara hurbiltzen da ikaslea. Hala ere, kontua ez da gauzak buruz ikastea, trebetasun kognitiboen erabileran eta aplikazioan oinarritutako ikaskuntza baizik, hau da, ulertzean, pentsamendu analitiko-sintetikoan, irizpide kritikoan, pentsaera dibergentean oinarritutako ikaskuntza egitea, azken batean, ikaskuntza integratu eta esanguratsua lortzeko.
Esperimentazio aktiboa Ikaskuntzaren laugarren fase hau lotura teoriko-praktikoari dagokio. Fase horretan sartzen da ikasleen trebetasun eta abileziak garatzea sustatzen duen edozein jarduera, kontzeptuak, teoriak edo ereduak aplikatzean. Helburua izango litzateke trebetasun eta abilezia horiek sendotzea, arazoak konpontzeko edo eredu edo estrategia bat diseinatzeko edo ezartzeko.
Ebaluazioa Ebaluazioa era askotara ulertu daiteke eta ulertu behar da. Horrela bada, garrantzizkoa da pertsona bakoitzari pentsaraztea, era formal eta informalean ikasten duena ikusaraztea eta bere buruarekin lotzea, osotasun bat eraturik. Gainera, ebaluazioa ekintza hezigarria da, hau da, feedbacka giltzarria da ikaslearen aurrerakuntzan edo aurrerapausoan. Eta, ebaluazioa ikasle bakoitzaren lanaren eta ikaskuntzaren “kontuak ematea” ere bada. Hortaz, “iritzia ematea” edo ikasleak lortutako errendimendua balioztatzea da ebaluazioa, kalifikazio akademiko bat ematen duena eta lortutako gaitasun maila ziurtatzen duena.

Aurrerakuntzaren ebaluazioa eta ikaskuntzaren ebaluazioa

Titulazio osoaren ikaskuntzaren aurrerakuntza eta emaitzak ebaluatzeko, hiru adierazle proposatzen dira. Adierazle horiek aukeratu eta aurreikusi dira, unibertsitate masterrean ikasleek garatu duten irakaskuntza-ikaskuntza sistemaren ezaugarriak kontuan hartuta:

  • Irakasgaiei lotutako gaitasunak lortzeko ezarritako ebaluazio-sistema.
  • Tutore akademikoen eta kanpoko praktiketako tutore profesionalen ebaluazioa. Praktika horiek dira ikasleek ikasturtean zehar egindakoak. Praktikak amaitzean, parte hartu duten tutoreen bidez, praktikei buruzko informazioa jasoko da, ikasle bakoitzak zer egin duen eta tituluko gaitasunak zer puntutaraino lortu dituen jakiteko.
  • Masterraren Amaierako Lanaren emaitza. Masterraren amaierako lana eginda bukatzen du ikasleak bere prestakuntza-prozesua. Masterraren Amaierako Lana epaimahaiak ebaluatuko du, eta jendaurrean defenditu beharko du ikasleak. Epaimahaia fakultateko hiru doktorek osatuko dute.