|
---|
Ikastegiak “Lanbideko orientazioaren kudeaketa” izeneko prozesu bat du. Helburuak hauek dira:
- Azken mailako ikasleen eta ikastegiko ikasle ohien laneratzea sustatzea, interesa duten enpresak eta tituludunak harremanetan jarririk.
- Etorkizuneko gradudunen laneratzeari buruzko emaitzak neurtzea eta aztertzea.
- Ikasketa plana hobetzeko beharrezkoak diren ekintzak definitzea.
Gainera, jasotako prestakuntzari buruzko gogobetetasuna neurtzea ere jasotzen da.
Horrez gain, Unibertsitateak badu Deusto Alumni izeneko zerbitzu bat, eta horren helburu nagusia laneratzea sustatzea da.