Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gerontologia

Aurkezpena

Nori zuzenduta dago?

Sartzeko profila 

Masterrean sartzeko egokiena den profila honelakoa da: Gerontologiaren kide diren diziplinetako lizentziatua, diplomatua edo graduduna izatea, besteak beste:

campos y disciplinas gerontologia
Psikologia Gizarte Lana
Gizarte Hezkuntza Erizaintza
Medikuntza Terapia okupazionala
Fisioterapia Pedagogia
Zuzenbidea Soziologia
Ekonomia eta Enpresa Zientziak Antropologia

Kontuan hartuko da halakoak eskuratuta izatea:

  • Lehen zikloko gaitasun orokorrak.
  • Gizarte edo osasun zientziekin lotutako jakintza arlo, diziplina edo lanbidearekin zerikusia duten berariazko gaitasunak.
  • Gizarte aldaketarekiko, justizia sustatzearekiko eta jendearekin oro har eta egoera ahulean dauden taldeen ongizatearekiko konpromisoa.
  • Pertsonen arteko harremanetarako gaitasuna, talde-lanerako jarrera eta heldutasun pertsonala.
  • Ingelesa jakitea (bereziki irakurtzeko maila).
     
Tituludunaren profila

Gerontologiako Unibertsitate Masterreko tituludunen profila hau da: pertsona nagusiei eta haien etxekoei zuzendutako balorazio eta diagnostikoko, diseinu eta aplikazioko esku hartze etiko eta kalitatekoak egiten lan-merkatuan txertatzeko baliabideak dituen profesionala. Lan hori esparru komunitarioan (autonomia maila ona duten pertsona edadetuekin) eta erakunde mailakoetan (menpekotasun egoeran dauden pertsona nagusiekin) egiteko gertu egongo da, eredu biopsikosozialetik abiatuta.

Diziplina ugartaitik hurbilduta, profesional horrek hainbat zeregin beteko ditu holako tokietan: gizarte eta osasun esparruan (egoitza eta eguneko zentroetan), osasun zerbitzuetan (dementzia unitateetan, zainketa aringarrien unitatean), erakunde publikoetan, gizarte zerbitzuetako enpresetan, pertsona nagusien gizarte zentroetan, pertsona heldu eta nagusien prestakuntza zentroetan, telelaguntza zerbitzuetan, aisia eta astialdiko enpresetan, errehabilitazioko zentro eta memoria unitateetan. 

Indarrean dagoen legediak ezartzen dituen eskakizunez gain, sartzeko irizpide hauek egongo dira:

1. Oniritzia jasotzea Masterrean sartzeko. Ebaluazio horrek honako irizpideak izango ditu kontuan:

o Ikasketa espedientea
o Aurretiazko graduko titulua masterrarekin zerikusia duen arlo batekoa izatea.
o Masterrarekin lotutako etengabeko prestakuntza edo graduondoko prestakuntza izatea.
o Lanbideko esperientzia eta boluntariotzakoa izatea aurretiaz
o Curriculum vitaea
o Beste hizkuntza batzuk jakitea, bereziki ingelesa
o Ahoz eta idatziz adierazteko gaitasuna izatea
o Programa egiteko motibazioa izatea; prestakuntzak kualifikatzen duen jarduera profesionalarekin bat datozen helburu profesionalak, jarrerak eta balioak izatea; taldean lan egiteko gaitasuna eta heldutasuna izatea.

2. Programa egiteko denbora eta finantza baliabideak izatea.

Aldeko ebaluazioa jasotzeko, Batzordeak bi prozedura erabiliko ditu:

o Hautagaiak ekarritako dokumentazioa balioetsiko da:
- Sarrera-eskaera beteta
- Masterrerako sarbidea ematen duten ikasketa ofizialen ikasketa espedientea
- Curriculum vitae osoa eta hori ziurtatzen duen dokumentazioa
- Idazlan pertsonala
o Elkarrizketa pertsonala. Honakoa hartuko da kontuan:
- Masterra egiteko motibazioa
- Helburu profesionalak
- Programak prestakuntza ematen duen lanbidearekin bat datozen jarrerak eta balioak
- Talde lanean aritzeko gaitasuna
- Heldutasuna