Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gerontologia

Aurkezpena

Masterra

"Masterra oso esperientzia berezia izaten ari da. Ikuspegiak, planteamenduak eta gerontologiaren esparruetako irakasle espezializatuak egoteak erraztu egiten du ikaskuntza eta gai berriak jorratzea”.

Logo de la Universidad de Deusto

Kalitatezko irakaskuntza

Amaia Arregui, Psikologoa. Gerontologiako Masterra. 2017.

Zergatik ikasi Gerontologia? 

Populazioaren zahartzea mundu mailan ikusi daitekeen fenomenoa da. Gainera, nazioarteko hainbat erakundek dioenez, hurrengo hamarkadetan oraindik nabarmenagoa izango da joera hori, bereziki herrialde garatuetan. Aurreikuspenen arabera, 2050. urtean, gure inguruko populazioaren % 37k 64 urte edo gehiago izango ditu (INE, 2012).

Testuinguru horretan, arreta asistentzialistako ereduak, hau da, pertsona programa eta zerbitzuen “hartzaile” huts bihurtzen dutenak ez dira nahikoa izango. Alderantziz, beharrezkoa izango da pertsona nagusiekin lan-eredu berriak hartzea, euren bizitza kudeatzeko, eta euren bizitzan protagonismoa hartzen utziko dietenak, euren osasuna eta bizi kalitatea hobetzen lagunduko dietenak eta partaidetza eta ongizate aktiboa sustatuko dutenak.

Izan ere, Zahartze Aktiboaren eta Belaunaldien arteko Elkartasunaren Europar Urtean zehar (2012an), nabarmendu da aktiboki zahartzea osasuntsu zahartzea dela, ahalik eta autonomia pertsonalik handiena mantenduz eta bizitza betea eta esanguratsua izanik, elkarteko kide aktibo gisa. Eta hori guztia, ahal dela, “adin guztietarako” gizarte batean, garapen pertsonalerako, bizitzan zeharreko ikaskuntzarako eta beste pertsona batzuekiko topaketarako aukerak -adina edozein dela ere- eguneroko bihurturik.

Arrazoi horiengatik guztiengatik, profesional trebatuak behar dira, zahartze prozesuari lotutako aldaketak eta kasu bakoitzean esku hartzeko estrategiak zorrotz ezagutzen dituztenak; komunikatzeko eta pertsonekin egoteko trebetasunak dituztenak, pertsona nagusien artean dagoen aniztasunari balioa emateko sentiberatasuna dutenak eta lanerako zabalak, “pertsona nagusientzat” ez ezik, bereziki “pertsona nagusiekin”, jarrera positiboa izanik eta euren ahalmenetan mugarik gabeko konfiantza izanik.

Gerontologiako Unibertsitate Masterra prestakuntzako baliabide bikaina da, gerontologiako etorkizuneko eta egungo profesionalei laguntza eman nahi diena, pertsona nagusiak beste ikuspegi batetik, era positiboagoan ikusteko; eta pertsona horien autonomia eta ongizatea ahalik eta handiena izan dadin, beharrezko baliabide profesionalak eraginkortasunez erabiltzeko; osasun arloan izan ditzaketen mugak orekatzeko eta bizimodu konprometitua sustatzeko, horrela pertsona guztiok “zahartzaro ona” nahi izan dezagun.