Prestakuntza praktikoa hauexetan egin behar da:
- Drogazale taldeekin lan egiten duten berariazko zentroetan edo berariazko prebentzioan edo inespezifikoan diharduten zentroetan.
- Zuzenean edo zeharka drogekin eta droga-menpekotasunekin eta substantziarik gabeko beste menpekotasun batzuekin lan egiten den zentroetan.
Praktikak hauei zuzenduta daude:
Lan praktiko eta errealean berariazko gaitasun profesionalak jasotzera daude zuzenduta praktikak, baita jasotako gaitasun guztiak integratu eta aplikazioa erraztera ere.
Praktikak honela ebaluatuko dira:
Praktiketako zentroetan esleitutako tutoreak eta Deustuko Unibertsitateko praktiken koordinatzaileak; koordinatzaileak berrikusi eta kalifikatuko du praktiken memoria.
Praktikak egiteko erakunde publiko eta pribatuekin sinatutako hitzarmenak daude, eta horiek zabaldu daitezke, masterrean parte hartzen duen ikaslearen interesaren eta profilaren arabera.
Adibide modura, azken urteotan bisitatu ditugun zentroak zehaztu ditugu.
centros practicas drogodependencias ACLAD-A CORUÑA | Ekintza-Aluviz. Bizkaiko Ludopaten Laguntzarako Elkartea |
ADOS | Etorkintza Asistentzia |
Alborada | Etorkintza Prebentzioa |
AMSA | Gizakia Fundazioa |
T4 elkartea | Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutua. Zerbitzu klinikoak |
Portugaleteko Udala | IRSE - GLZ |
Cáritas | Jeiki Fundazioa |
Comisión Anti Sida | Hospital de Día Manu - Ene |
Ajuriaguerra OMZ (Santutxu) | Margotu |
Basauri OMZ | Médicos del Mundo |
Adroga Terapia Komunitatea | Basauriko espetxe probintziala |
EDEX | SISTEMICA Instituto Cántabro de Psicoterapia |
Portugaleteko Udaleko GHET | Zubiko |
Sestaoko GHET | Hontza |
Sala de Consumo Supervisado |
Praktikak hasi aurretik, ikasle orok sinatzen du isilpekotasun agiria. Originala zentroan erregistratuta geratuko da eta bestea Drogamenpetasunen Deustuko Institutuan.
Era berean, ikasle guztiek dute asegurua, gizarte-erantzukizunekoa.
Praktikak amaituta, ikasleak memoria bat aurkeztu beharko du, Masterraren barne-araudiari jarraiki.