Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Droga-menpekotasunak eta Beste Adikzio Batzuk

Aurkezpena

Nori zuzenduta dago?

Sartzeko profila

Master hau arlo hauetako gradudun, lizentziatu eta diplomatuei edo atzerriko titulu baliokideak dituztenei zuzenduta dago:

  • Osasun Zientziak (psikologia, erizaintza, medikuntza, etab.).
  • Gizarte Zientziak (soziologia, gizarte-lana, zuzenbidea, antropologia, etab.).
  • Hezkuntza (pedagogia, irakaskuntza, gizarte-hezkuntza, psikopedagogia, etab.).
  • Antzeko beste diziplina batzuk.

Tituludunaren profila

Droga-menpekotasunei eta beste adikzio batzuei buruzko Unibertsitate Masterraren tituludunaren profilari begira, esan dezakegu trebatuta dagoela bi arlotan: drogamenpekotasunen berariazko esparruko (prebentzioa, asistentzia, gizarteratzea eta/edo ikerketa adikzioetan, aipatutako esparruetako bakoitzeko eginkizunak betetzeko) edozein lan baliabidetan sartzeko behar dituen trebetasun, abilezia eta jakintzak dituen profesionalarena; eta graduko tituludunaren profil profesionala (gizarte lana, gizarte hezkuntza, etab.), gizarte arloko edozein baliabidetan txertaturik (drogen kontsumoko arazoak dituzten pertsonak jotzen dute bertara), adikzioen arloan ezagutzak dituena. Edozein kasutan ere, helburua beti eta kasu guztietan izango da tituludunak duen prestakuntzak lanbideko kalitatea eta etika oinarriak aplikatzen dituela bermatzea.

Tituludun horren profilaren ezaugarrietariko batzuk hauek dira:

  • Drogamenpekotasunen esparruko arauak, esku hartzeko arloak, oinarriak, egitura eta ekintzako ildo nagusiak ezagutzea.
  • Adikzioetako kudeaketa eta esku hartzeko baliabide nagusiak ezagutzea, baita haietariko bakoitzaren azpian dagoen filosofia ere.
  • Aipatutako egituretan zelako abilezia eta trebetasun pertsonal eta profesionalak eskatzen diren jakitea eta beharrezko malgutasuna izatea kasu bakoitzean garatu beharreko ekimen egokiak abian jartzeko.

Indarrean dagoen legediak ezartzen dituen eskakizunez gain, sartzeko irizpide hauek egongo dira:

1. Oniritzia jasotzea Masterrean sartzeko. Ebaluazio horrek honako irizpideak izango ditu kontuan:
• Ikasketa espedientea
• Aurretiazko graduko titulua masterrarekin zerikusia duen arlo batekoa izatea.
• Masterrarekin lotutako etengabeko prestakuntza edo graduondoko prestakuntza aurretiaz izatea.
• Lanbideko esperientzia eta boluntariotzakoa izatea aurretiaz
• Curriculum vitaea
• Beste hizkuntza batzuk jakitea, bereziki ingelesa
• Ahoz eta idatziz adierazteko gaitasuna izatea.
• Programa egiteko motibazioa izatea; prestakuntzak kualifikatzen duen jarduera profesionalarekin bat datozen helburu profesionalak, jarrerak eta balioak izatea; taldean lan egiteko gaitasuna eta heldutasuna izatea.

2. Programa egiteko denbora eta finantza baliabideak izatea.

Aldeko ebaluazioa jasotzeko, Batzordeak bi prozedura erabiliko ditu:
• Hautagaiak ekarritako dokumentazioa balioetsiko da:
- Onarpen eskaera
- Ikasketa-espediente ofiziala
- Curriculum vitae osoa eta hori ziurtatzen duen dokumentazioa
- Idazlan pertsonala.

• Elkarrizketa pertsonala. Honakoa hartuko da kontuan:
- Masterra egiteko motibazioa
- Helburu profesionalak
- Programak prestakuntza ematen duen lanbidearekin bat datozen jarrerak eta balioak
- Talde lanean aritzeko gaitasuna
- Heldutasuna