Masterraren metodologia, gaitasunen garapenean oinarritzen da eta lanbidean eraginkortasunez aritzera bideratuta dago.
Parte hartzeko metodologiei ematen zaie lehentasuna, ikaslea funtsezko aldagai delarik.
Teoria eta praktika bateratzea da gure proposamen metodologikoaren beste giltzarri bat.
Metodologia fenomenologikoak, esperientziaren bidezkoak, lagundu egiten du ikaskuntza eraginkorra izan dadin.
Metodologia aktiboak, simulazioak, talde txikietan lan egitea, azalpenak eta kasuen azterketa dira programako ohiko praktiketako batzuk.
Ikasleek irakasleen jarraipena eta etengabeko laguntza izango dute.
Ikasle bakoitzak tutore baten aholkularitza eta gidaritza izango ditu irakaskuntzako praktiketan eta masterraren amaierako lanean.
Ebaluazioa
Ebaluazioa seihilean behin egiten da, ikasketa planean ezarritako banaketaren arabera.
Etengabea izango da, etengabeko jarraipena izango du irakasleen aldetik eta espezialitateko tutoreen aldetik. Gainera, era askotakoa izango da, gai bakoitzean garatu nahi diren gaitasunen arabera: teoriko/praktikoa, praktikak ikastetxeetan eta masterraren amaierako lana.
calendario evaluacion profesorado Lehenengo seihilekoa |
- Ohiko deialdia: 2018ko otsailaren lehenengo hamabostaldian
- Aparteko deialdia: 2018ko uztailaren lehenengo hamabostaldian
|
Bigarren seihilekoa |
- Ohiko deialdia: 2018ko maiatzaren bigarren hamabostaldia
- Masterraren Amaierako Lanaren Defentsak: 2018ko ekaina
- Aparteko deialdia: 2018ko uztaila
|