Deustuko Unibertsitatea bertako titulazioetan garatzen den prestakuntzaren ezaugarri den ikaskuntza esanguratsu eta autonomoari fidel eusten dio; eta, horri jarraituz, Masterreko ikasleen esku jartzen ditu hainbat baliabide, irakaskuntzako gaitasunak egoki garatzen laguntzeko.
Liburutegia
Deustuko Unibertsitateko liburutegia, Bilboko eta Donostiako campusetan, AENOR enpresak ikuskatu du, UNE-EN ISO 9001:2000 arauaren Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren Jarraipeneko II. Ikuskaritzan, 2007. urteari zegokionean, eta ebaluazioaren emaitza konformea izan da.
Ekipamendu eta zerbitzu informatiko eta teknologikoak
30 azpiegoitzatik gorako web orri korporatiboa du, ikasleentzako estraneta, eta ikasle berrientzako web berezi bat, Unibertsitatera etortzeko behar den informazio guztia duena, baita sartzeko eskaera egiteko, informazioa eskatzeko eta elkarrizketa izatekoa ere.
Estranet zerbitzuaren bitartez, ikasleek hau dena ikusi eta aztertu dezakete:
- Euren datu pertsonalak ikusi
- Azterketa egunak kontsultatu
- Matrikulatutako eta gainditutako kredituak egiaztatu
- Kalifikazioak: behin-behinekoak eta behin betikoak
- Ikasketa espedientea
- Azterketa egunak, orduak eta azterketak berrikusteko tokiak
- Iragarkiak
- Blog interesgarrien estekak eskatu
- Irakurri gabe dauden postako mezu kopuruaren berri jakin
- Posta elektronikoko zerbitzura sartu web bidez
- Campusean ‘mugitzeko’ era askotako informazioa kontsultatu
- Ikasleen errektoreordearekin harremanetan jarri zuzenean
- Kirol instalazioak eskatzeko informazioa hartu
- Ekintza solidarioetan izena eman
- Ikasketa plan oso eta pertsonalizatua ikusi
- Irakasgai bakoitzaren programazioa kontsultatu
- Irakasgai bakoitzeko material osagarria eskuratu
Behin-behineko kalifikazioak SMS bidez ere jasotzen dituzte, telefono mugikorraren zenbakia ikasleen estranetean eta posta elektronikoko kontuan emanda.
e-learningeko plataforma (ALUD)
Masterrean zehar, Deustuko Unibertsitateko Alud on-line plataforma erabiliko da laguntza moduan, baliabideak eta dokumentazioa eskura jartzeko eta erabili ahal izateko eta ikasketa prozesuaren jarraipena egiteko tutoretzen bidez.
Horrela, ikasleak honakoak egin ahal izango ditu:
- Hainbat material eta baliabidetara jo: testuak, bideoak, webak...
- Lankidetzan aritzeko taldeak osatu.
- Irakasle eta tutoreekin harremanetan egon.
- Parte hartzaileentzat, oro har, informazioa jaso, masterreko zuzendaritzaren aldetik.