Atzerriko herrialde batean bizi eta prestatu
- Herrialde horretako ohiturak ikasi.
- Beste kultura batzuk ezagutzeko aukera.
- Gaitasun linguistikoak garatu.
- Egoera berrietara egokitzen ikasi.
Hirugarren mailan, seihileko bietan, baldintza akademikoak eta hizkuntzakoak betetzen dituzten ikasleek nazioarteko mugikortasuneko esperientzia bat izan dezakete.
Programei eta baldintzei buruzko argibide gehiago
Mugikortasun programei buruzko araudia - Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea
Estatuko eta atzerriko unibertsitateak
Psikologiak, gutxienez, 50 hitzarmen ditu sinatuta estatuko eta atzerriko unibertsitateekin. Horrela, ikasleak unibertsitate horietara joan daitezke Erasmus + eta SICUE (azken hau estatu mailakoa) programen barruan eta alde biko hitzarmenen barruan ere bai.
Mugikortasuneko plazak (2019/2020)
Erasmus +
SICUE
Alde biko hitzarmenak
Estatuko unibertsitateei dagokienez, Deustuko Unibertsitateak mugikortasuneko eta trukeko akordioak ditu espainiar unibertsitate guztiekin, aurreko taulan ageri direnez gain.
Erasmus Mundus Action 2
Gainera, Deustuko Unibertsitateak Erasmus Mundus Action 2 programa koordinatzen du Bielorrusia, Moldavia eta Ukrainarako, Golko Pertsiarreko herrialdeetarako eta Asiarako, Errusiako lotean ere parte hartzen duelarik. Mugikortasuneko talde horietan parte hartzeak eta koordinatzeak lankideen sarea zabaltzeko aukera eta mugikortasuneko helmuga berriak sustatzeko modua ematen du.