Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Medikuntza

Programa

  • Titulazioa: Medikuntzako Gradua
  • Kredituak/Iraupena: 60 ECTS urtean x 6 urte = 360 ECTS
  • Toki kopurua: 80 toki
  • Irakaskuntza mota: presentziala
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara eta ingelesa.
  • Praktikak: nahitaezkoak. Maila guztietan.
  • Nazioarteko Programa: nazioarteko egonaldiak 4. mailako 2. seihilekoan
  • Gradu amaierako lana: 18 ECTS
  • Ikastegi arduraduna: Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea

Nazioarteko programa

Bizi eta prestatu atzerriko herrialde batean

Laugarren mailan, baldintza akademikoak eta hizkuntza eskakizunak betetzen dituzten pertsonek seihileko batean (bigarren seihilekoan) nazioarteko mugikortasun programa egin ahal izango dute. Medikuntzako Gradurako pentsatu diren atzerriko egonaldiek titulazioaren profila indartuko dute. Helburu nagusiak hauek dira: 

  • Tituludunaren garapen profesionalaren ikuspegi zabalagoa hartzea, bai alde akademikotik, bai alde praktikotik.
  • Nazioarteko trukearen bidez Medikuntzako gradudunak bihar-etziko lanerako behar-beharrezko izango dituen gaitasunak garatzea (talde lana; aniztasunari erantzuteko jarrera eta baliabideak; eta bake, justizia sozial eta elkartasun balioak, besteak beste).
  • Kultura artekotasuna tratatzeko esperientzia esanguratsuak (medikuen zereginean hain ohikoak) edukitzea.
  • Atzerriko hizkuntza maila hobetzearekin zerikusia duten gaitasunak lantzea.

Deustuko Unibertsitateak dagoeneko hamaika hitzarmen marko sinatu ditu Medikuntzako Gradua ematen duten nazioarteko beste horrenbeste unibertsitaterekin. Unibertsitate horiek munduko 1000 onenen artean daude kokatuta THE edo QS kalitate rankingetan; beraz, haien bikaintasuna ezin da zalantzan jarri.

Bestalde, DUk aldebiko hitzarmenak (Erasmus ez direnak) izenpetu ditu medikuntzako titulazioa duten munduko 53 unibertsitaterekin, 71 aldebiko hitzarmen espezifiko (Erasmus ez direnak) medikuntzako ikasketak dituzten 71 unibertsitaterekin eta Erasmus+ hitzarmenak medikuntzako fakultatea duten 101 unibertsitaterekin. Horrek argi erakusten du nolako ahalmena duen Deustuk Medikuntzako Graduari buruzko akordioak sortzeko.

Gainera, DUk Medikuntzako eta Biomedikuntzako graduak dituzten unibertsitate jesuiten sare propioa dauka: bost kontinenteetan banatuta.

15 unibertsitate jesuitatan medikuntza irakasten dute eta beste 25 titulu eskaintzen dituzte Osasun Zientzien alorrean

Deustu garapen bidean dauden hainbat herrialdetako erakunde, unibertsitate eta osasun zentrorekin jarri da harremanetan

Mugikortasuneko programei eta baldintzei buruzko berri gehiago

Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko mugikortasuna