Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Medikuntza

Gradua

Aurkezpena

Deustuko Unibertsitateko Medikuntzako Gradua aitorpena duen proiektu sendoa eta fidagarria da, baita beharrezkoa eta berritzailea ere, pertsona ardatz hartzen duen Medikuntzara bideratuta baitago.

Ikasketa hauek gure inguruko gizartea zerbitzatzeko dugun bokaziotik sortu dira, medikuntzako profesional bikainak prestatzeko, alegia, beren alde zientifiko eta ikertzailea, gaitasun profesionala eta gizatasuna uztartzeko gai izango diren profesionalak sortzeko.

Pertsona ardatz duen medikuntzarako profil profesionala

Deustuko Unibertsitateak pertsona ardatz hartzen duen medikuntzaren alde egiten du, hau da, gaixotasuna barik, gaixoa tratatzearen alde. Ezinbestekoa da pazienteari entzutea, bere kezkak adierazten eta galderak egiten uztea. Medikuntzan humanismoa funtsezkoa da: diagnostikoa eta tratamendua pazientearekin partekatzeak, pazienteari boterearen parte bat emateak medikuaren eta pazientearen arteko elkartasuna sortzen du pazientearen osasunaren mesedetan. “Erabakirik ez niri buruz, nik parte hartu gabe”. Gero eta gehiagotan eskatzen da hala jokatzea eta, aldaketa horri esker, pazienteari erantzun osoagoa eman dakioke eta Medikuntzako profesionalaren ezagutzari eta laguntzeko erantzukizunari balioa eransten dio.

Ikasleek gaitasun pertsonal eta profesionalak garatuko dituzte, lehenengo mailatik klinikako praktikak eginez gradu osoan zehar. Gainera, ikasleek Ospitale Birtual bat izango dute azken teknologiarekin.
Beraz, prestakuntza praktikoa funtsezkoa eta bereizgarria izango da. Eta ez dugu ahaztuko prestakuntza elebidunaren (gaztelania eta ingelesa) edo hirueledunaren (gaztelania, ingelesa eta euskara) aldeko apustua eta nazioartera begirako bokazioa.

Horrek guztiak badu helburu sendo bat: gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa eta osasungarriagoa sortzea. Medikuntzako fakultatea duten mundu osoko jesuiten hamabost unibertsitateen sarean parte hartuko du.

AOI metodologia: Arazoetan oinarritutako ikaskuntza

AOI, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologiaren bidez ikasiko duzu, McMaster University berritzaileak duela urte batzuk hasiera eman zion metodologiaren bidez. Erakunde hori beti ageri da Medikuntzako rankingetako lehenengo postuetan eta goitik behera irauli du munduan medikuntza arloko hezkuntza.

Espainian, Gironako Unibertsitatea izan da aitzindaria AOI metodologia Medikuntzan erabiltzen eta berak gidatu, aholkatu eta lagundu du Deustuko Unibertsitatea 2016tik. Lankidetza horrek datozen urteetan ere iraungo du biek sinatutako hitzarmenari esker.

AOI metodoarekin ikasita, bizitza errealeko arazo eta kasuen gainean eraikiko duzu medikuntzako jakintza. Kontua da ezaupide teknikoak eskuratzeaz gain, komunikatzeko eta taldean lan egiteko trebetasunak ere garatuko dituzula. AOIk, gainera, analisi kritikoa eta etengabeko ikaskuntza autonomoa eta ikerketarako gaitasuna ere garatzen eta sustatzen ditu.

Deustuko Unibertsitateko irakasleak metodologia horretan prestatuta daude eta egoki gidatu eta monitorizatuko dute zure ikasprozesua.

DeustoBio, medikuntza ikasteko lekua Deustuko Unibertsitatean

Ezagutu itzazu DeustoBio espazioko laborategiak eta ospitale birtuala.