Graduatu, laneko esperientzia izanda: praktikak
Lehen Hezkuntzako Graduan lanbideko praktikak derrigorrezkoak dira eta prestakuntza ikasketa planeko funtsezko atala da*. 2. eta 4. mailetan egiten da, eta prestakuntzan pisu eta garrantzirik handienetarikoa duena da: 42 ECTS.
Prestakuntza plan zorrotza, sistematikoa eta pertsonalizatua da. Ikasle bakoitzak bi tutore izaten ditu, ikaskuntzan gidari izango dituenak: praktiketako zentrokoa eta Unibertsitatekoa.
- Bigarren mailan, orotariko irakasle/tutore gisa egingo duzu praktika.
- Laugarren mailan, orotariko dedikazio hori, espezialitatekoarekin edo aipamenekoarekin (pedagogia terapeutikoa edo atzerriko hizkuntza: ingelesa) bateratuko dute
Esperientzia horri esker, graduan hartutako ezaupideak eta abileziak aplikatzeko aukera izango duzu, lanbidearen errealitatea hurbiletik ezagutuko duzu eta curriculuma aberastuko duzu lana lortzeari begira. Fakultateak hainbat hitzarmen ditu sinatuta ikastetxe publiko, pribatu eta itunpeko ikastetxeekin. Bertan egingo dituzu praktikak, zure profil eta interesen arabera.
Praktiketako zentroak