Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Lehen Hezkuntza. Aipamenak: Entzumena eta Hizkuntza, Gorputz Hezkuntza

Gradua

Zergatik Deustun?

Aipamenak

Especialidades Primaria
Gorputz Hezkuntza Entzumena eta Hizkuntza
Gorputz Hezkuntzaren didaktikari eta gorputzari eta kirolari buruzko ezagutzak emango dizkizu, irakasgai hori Lehen Hezkuntzan emateko beharrezko izango dituzunak. Entzumenaz eta hizkuntzaz lotutako zailtasunei buruzko ezagutzak emango dizkizu, baita zailtasun horietan esku-hartzeko estrategiak eta tresnak ere, guztientzako irakasle izateko, hau da, hezkuntza inklusioko eragile izateko.

Hizkuntzak

Batez ere euskaraz ikasiko duzu eta irakasgai batzuk ingelesez egiteko aukera izango duzu. Gradua amaitutakoan Eusko Jaurlaritzak ematen duen C1* hizkuntza gaitasuna (*EHAA - 47/2012 Dekretua) aitortuko zaizu, ikasketen % 60 baino gehiago euskaraz eginak izango baitituzu.

Tutore pertsonala

Deustun banakako laguntza izango duzu maila guztietan, Tutoretza Planari esker. Maila bakoitzean behar duzun horretan laguntza jaso ahal izango duzu. Adibidez, lehenengo mailan badago unibertsitatera egokitzen laguntzeko berariazko ekintza plana. Laugarren mailan, berriz, tutoretza lan-merkatura sartzera bideratuta dago.

Tutore pertsonala izango duzu karrera osorako. Azken batean, edozein eratako arazo edo kezkaren bat duzunean (ikaskuntzakoa, eskolako errendimenduari eragiten dion arazo pertsonalen bat, ekimen berriak, hobetzeko proposamenak, etab.), tutorearengana jo dezakezu.
 
Metodologia praktikoa eta dinamikoa

Unibertsitatearen helburuetako bat da ikasleek eginez ikastea. Horregatik, Deustun zeu ardatz zaren ikaskuntza eredu bati jarraituz ikasiko duzu.

Fases de aprendizaje
1. Testuinguru esperientziala Badakigu esperientziatik ikasten dugula; hortaz, Deustun ikaslearen aurretiko ezagutzatik abiatzen gara.
2. Behaketa eta gogoeta Behin aurretiazko eskema horiek planteatuta, ezinbestekoa da behatzea eta zalantzan jartzea ere.
3. Kontzeptualizazioa Aurretiaz dakiguna eta gaiari buruz idatzitako teoria erkatzen ditugu.
4. Esperimentazio aktiboa Ikaskuntzak, teoria ulertzea ez ezik, praktikan jartzea ere eskatzen du. Horretarako, hainbat jarduera, ariketa, praktika, proiektu eta/edo ikerlan egiten dira, ikasleak gaitasun horiek aplika ditzan.
5. Ebaluazioa Azkenik, ebaluazioan ikasitakoaz hausnarketa egiten da eta egindako lana balioesten da.

Lortuko dituzun gaitasun orokorrak

Lortuko dituzun berariazko gaitasunak

Nazioarteko Programa

Hirugarren mailan, aurreikusitako hizkuntza eskakizunak eta eskakizun akademikoak betetzen badituzu, beste herrialde bateko unibertsitate batera joan ahal izango zara ikastera, seihileko batean edo bietan. Bigarren mailan jakinaraziko dizute zeintzuk diren eskakizun horiek eta zer egin toki bat izateko.
Esperientzia ona da herrialdeko ohiturak ezagutzeko, beste kultura batzuen berri izateko, hizkuntza arloko gaitasunak garatzeko, etab.

Unibertsitate europarrak, amerikarrak...

Deustuko prestakuntza

Prestakuntzako lau modulu nagusi ditu, elkarren artean lotuta daudenak, baina irakasleen lan profesionaleko prestakuntza zabal, sakon eta osora bideratuta.

Deustun teoriak eta praktikak, tradizioak eta berrikuntzak, ikerketak eta garapen profesionalak behar duten oreka izan dezaten diseinatu ditugu ikasketak. Horrela, eskolan lan egiten duzun bitartean, ikasten jarraitu ahal izango duzu bizitza osoan.

lehen hezkuntza moduluak
Oinarrizko prestakuntzako modulua

- Graduko lehenengo bi mailetan egiten da.
- 10 irakasgaitan egiten da.
- Norbanakoaren psikologiaren, ikaskuntzaren, eskolako antolaketaren eta curriculum proiektuen, eta eskolak gizartean, familian eta kulturan duen eraginaren inguruko prestakuntza emango dizu.

Prestakuntza didaktikoko modulua

- Graduko maila guztietan egiten dira; modulurik zabalena da.
- 17 irakasgaitan egiten da.
- Lehen Hezkuntzan lantzen diren jakintza arloei buruzko (matematika, hizkuntzak, inguruaren ezaguera, plastika, musika, gorputz hezkuntza) prestakuntza teorikoa, praktikoa eta curriculumekoa emango dizkizu. Helburua da jakintza arlo horiek menperatzea eta ikaskuntza egoki planifikatzen jakitea.

Practicumeko modulua - Graduko bigarren eta laugarren mailetan egiten da.
- 3 irakasgaitan lantzen da.
- Graduko ikasketetako modulurik garrantzitsuena eta esanguratsuena da. Helburua da eskolarekin harremanetan jartzea, lanbideko zereginak egitea eta eskolaren ikerketan, ikaskuntzan eta Lehen Hezkuntzako ikasleei ematen zaien laguntzan sakontzea. Denboraldi luze batean egongo zara eskolan lan egiten eta, aldi berean, unibertsitateak lanbideko praktika horien jarraipena egingo du, tutorearen bitartez.
Aipamenen modulua - Hirugarren eta laugarren mailetan egiten da.
- 5 irakasgaitan lantzen da.
- Etorkizuneko irakasle lanetarako Lehen Hezkuntzako esparru batzuetarako espezializazioa eskaintzen dizu (Entzumen eta Hizkuntzakoa eta Gorputz Hezkuntzakoa).