Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Lehen Hezkuntza. Aipamenak: Entzumena eta Hizkuntza, Gorputz Hezkuntza

Aipamenak

Lehen Hezkuntzako Gradua diseinatuta dago gradudunak lanbiderako trebatuta egon daitezen irakaskuntzako arlo guztietan; baina, bereziki, Unibertsitateak proposatzen dituen aipamenetako arloetariko batean behintzat.

Entzumen eta Hizkuntzako aipamena Lehen Hezkuntzako gradudunentzat (beste unibertsitate batzuk)

Eskola inklusiboak, irakasteko eta ikasteko prozesuan izan ditzakeen aniztasunari eta hezkuntzako premia berezietarako beharrizan guztiei erantzuteko, profesional trebeak behar ditu hizkuntzaren, hizketaren eta komunikazioaren garapenean izan daitezkeen zailtasunak antzemateko eta aurrea hartzeko.

Hezkuntza esparruko profesionalak behar ditu, beste profesional trebatu batzuekin batera lankidetzan arituta, aniztasunari erantzuteko,eta entzumen eta hizkuntzako zailtasunak dituzten ikasleen berariazko diagnostiko psikopedagogikorako. Profesional horiek ikasle bakoitzaren beharrizanen hasierako ebaluazio prozesuak diseinatuko dituzte eta, gerora, banakako hezkuntza planen jarraipena egiteko prozesuak garatu, planifikatu, ezarri eta egin egingo dituzte, komunikazioari, entzumenari eta hizkuntzari dagozkien beharrizanak kontuan harturik; eta ez dute ahaztuko ikastetxe mailan, gela mailan eta/edo bakarkako curriculum-egokitzapenak eta materialak egiteko gidalerroak prestatzen ematen duten laguntza, horrela ikasleen gaitasun eta ahalmenen goitik beherako garapena lortu ahal izateko.

Norentzat da?

Batez ere, Lehen Hezkuntzako gradudunentzat, Heziketa Bereziko edo Pedagogia Terapeutikoko beste unibertsitate batzuetako aipamena dutenentzat.

Ikastaroaren egitura

Ikasturte batean Lehen Hezkuntzako Entzumen eta Hizkuntzako aipameneneko titulu ofiziala eskuratuko dute. Horretarako...

  • Aipameneko berariazko irakasgai eta praktikak egingo dira.
  • Beharrezko prestakuntza emango da, titulua eskuratzeko (aitortutako irakasgaien arabera).
semestres ALE
Lehenengo seihilekoa Bigarren seihilekoa
Aipameneko 4 irakasgaiak egingo dira:

- Entzumen eta hizkuntzako ebaluazioko ereduak eta proposamen orokorrak
- Entzumen eta Hizkuntzan esku-hartzeko estrategia orokorrak
- Entzuteko desgaitasuna duten pertsonekin esku-hartzeko berariazko estrategiak
- Entzumen eta Hizkuntzan esku-hartzeko metodoak
 
Ordutegia: astelehenetik ostegunera: 16:00-19:00*
 
*Oharra: aldaketak egon daitezke.
Aipameneko berariazko praktikak

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00-12:00*
 
*Oharra: aldaketak egon daitezke. 
Prestakuntza osagarria  (aitortutako irakasgaien arabera).

Sartzeko prozesua

  • Sartzeko epea: Lehen Hezkuntzako Hezkuntza Bereziko edo Pedagogia Terapeutikoko aipameneko gradudunek otsailaren 28tik maiatzaren 10era aurkeztu ahal izango dute Idazkaritza Orokorrean eskaera.
  • Aldi berean, zein irakasgai aitortu dakiekeen aztertzeko eskatu beharko dute Idazkaritza Orokorrean.
  • Behin betiko onarpena izateko, gutxieneko ikasle kopuru bat egon beharko da.