Aipamenak
Pedagogia Terapeutikoa | Atzerriko hizkuntza: ingelesa |
---|---|
Ikasgelako aniztasunari erantzuteko estrategia eta tresnak emango dizkizu; horrela, guztientzako irakasle gisa jardun ahal izango duzu, alegia, hezkuntza inklusioko eragile gisa. | Ingeles maila eta hizkuntza horren didaktikari buruzko ezagutzak emango dizkizu, beharrezkoak ingeleseko irakasgairako. |
Prestakuntzako lau modulu nagusi ditu, elkarren artean lotuta daudenak, baina irakasleen lan profesionaleko prestakuntza zabal, sakon eta osora bideratuta.
Deustun teoriak eta praktikak, tradizioak eta berrikuntzak, ikerketak eta garapen profesionalak behar duten oreka izan dezaten diseinatu ditugu ikasketak. Horrela, eskolan lan egiten duzun bitartean, ikasten jarraitu ahal izango duzu bizitza osoan.
Oinarrizko prestakuntzako modulua | - Graduko lehenengo bi mailetan egiten da. |
---|---|
Prestakuntza didaktikoko modulua | - Graduko maila guztietan egiten dira; modulurik zabalena da. |
Practicumeko modulua | - Graduko bigarren eta laugarren mailetan egiten da. - 3 irakasgaitan lantzen da. - Graduko ikasketetako modulurik garrantzitsuena eta esanguratsuena da. Helburua da eskolarekin harremanetan jartzea, lanbideko zereginak egitea eta eskolaren ikerketan, ikaskuntzan eta Lehen Hezkuntzako ikasleei ematen zaien laguntzan sakontzea. Denboraldi luze batean egongo zara eskolan lan egiten eta, aldi berean, unibertsitateak lanbideko praktika horien jarraipena egingo du, tutorearen bitartez. |
Aipamenen modulua | - Hirugarren eta laugarren mailetan egiten da. - 5 irakasgaitan lantzen da. - Etorkizuneko irakasle lanetarako Lehen Hezkuntzako esparru batzuetarako espezializazioa eskaintzen dizu (Pedagogia Terapeutikokoa eta Atzerriko Hizkuntza: ingelesekoa). |