Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Lehen Hezkuntza. Aipamenak: Pedagogia Terapeutikoa, Atzerriko Hizkuntza: ingelesa

Gradua

Zer ikasiko duzu Lehen Hezkuntzan?

6 eta 12 urte bitarteko haurren irakasle izaten ikasiko duzu. Horretarako, pertsonak zelakoak garen ikasiko duzu, ezagutza zelan antolatzen den eta neska-mutilei zelan lagundu hazkuntza pertsonalean eta gizarte hazkuntzan.

Lehen Hezkuntzako irakasleak adituak dira honetan:

  • Ikaskuntzan (irakurtzen eta kontatzen irakastetik ezagutza zientifikoetara).
  • Pertsonak zaintzen (entzuten, animatzen eta laguntzen dakite).
  • Taldeen kudeaketan (metodologia inklusiboekin lan egitetik hasi eta gatazkak hitz eginez konpontzera).
  • Orientazioan (orientazio pertsonal eta akademikotik hasi eta lanbideko orientaziora).

Ikaslearen profila

Txikienen hezkuntza bada zure bokazioa eta beren ikasprozesuan lagundu nahi badiezu; eskola gizarte aldaketaren eragile izan daitekeela uste baduzu eta ideia horrekin lan egitea gogoko baduzu, zeure neurrira egindako Gradua duzu hau.

Sartzeko gomendatzen den profila

Tituluaren amaierako profila

Hizkuntzak

Batez ere euskaraz ikasiko duzu eta irakasgai batzuk ingelesez egiteko aukera izango duzu. Gradua amaitutakoan Eusko Jaurlaritzak ematen duen C1 hizkuntza maila* aitortuko zaizu, ikasketen % 60 baino gehiago euskaraz eginak izango baitituzu.

Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa aipameneko irakasgaiak ingelesez eskaintzen dira.

Tutore pertsonala

Deustun banakako laguntza izango duzu maila guztietan, Tutoretza Planari esker. Maila bakoitzean behar duzun horretan laguntza jaso ahal izango duzu. Adibidez, lehenengo mailan badago unibertsitatera egokitzen laguntzeko berariazko ekintza plana. Laugarren mailan, berriz, tutoretza lan-merkatura sartzera bideratuta dago.

Tutore pertsonala izango duzu karrera osorako. Azken batean, edozein eratako arazo edo kezkaren bat duzunean (ikaskuntzakoa, eskolako errendimenduari eragiten dion arazo pertsonalen bat, ekimen berriak, hobetzeko proposamenak, etab.), tutorearengana jo dezakezu.
 
Metodologia praktikoa eta dinamikoa

Unibertsitatearen helburuetako bat da ikasleek eginez ikastea. Horregatik, Deustun zeu ardatz zaren ikaskuntza eredu bati jarraituz ikasiko duzu.

Fases de aprendizaje
1. Testuinguru esperientziala Badakigu esperientziatik ikasten dugula; hortaz, Deustun ikaslearen aurretiko ezagutzatik abiatzen gara.
2. Behaketa eta gogoeta Behin aurretiazko eskema horiek planteatuta, ezinbestekoa da behatzea eta zalantzan jartzea ere.
3. Kontzeptualizazioa Aurretiaz dakiguna eta gaiari buruz idatzitako teoria erkatzen ditugu.
4. Esperimentazio aktiboa Ikaskuntzak, teoria ulertzea ez ezik, praktikan jartzea ere eskatzen du. Horretarako, hainbat jarduera, ariketa, praktika, proiektu eta/edo ikerlan egiten dira, ikasleak gaitasun horiek aplika ditzan.
5. Ebaluazioa Azkenik, ebaluazioan ikasitakoaz hausnarketa egiten da eta egindako lana balioesten da.

Lortuko dituzun gaitasun orokorrak

Lortuko dituzun berariazko gaitasunak

Nazioarteko Programa

Hirugarren mailan, aurreikusitako hizkuntza eskakizunak eta eskakizun akademikoak betetzen badituzu, beste herrialde bateko unibertsitate batera joan ahal izango zara ikastera, seihileko batean edo bietan. Bigarren mailan jakinaraziko dizute zeintzuk diren eskakizun horiek eta zer egin toki bat izateko.
Esperientzia ona da herrialdeko ohiturak ezagutzeko, beste kultura batzuen berri izateko, hizkuntza arloko gaitasunak garatzeko, etab.

Unibertsitate europarrak, amerikarrak...