Gizarte Hezkuntzak gizartea hobetu nahi du, hezkuntzaren ikuspegitik. Horretarako, gizarte hezitzaileek hainbat eginkizun betetzen dituzte:
- Pertsonei laguntza eman eta lagun egiteko harremanak sortzen dituzte.
- Pertsona horien eboluzioa errazten dute, aldaketa bat eragiteko.
- Partaidetza eta garapeneko prozesuak sustatzen dituzte elkarteetan.
- Gizartean eta hezkuntzan esku hartzeko proiektuak diseinatu eta martxan jartzen dituzte.
- Gizarte eta hezkuntza arloko zerbitzuak eta zentroak, elkarteak eta bestelakoak koordinatzen dituzte.
Hortaz, gradu honek Hezkuntzako profesionala izateko prestatzen zaitu, edozein adinetako pertsonekin eta edozein testuinguru sozialetan, pertsona eta komunitateen garapen pertsonala, autonomia, integrazioa, bizi kalitatea eta justizia soziala sustatzeko eta hobetzeko.
Ikaslearen profila
Hezkuntzarako bokazioa baduzu, pertsonekin eta pertsonen alde lan egiteko irrikan bazaude eta gizartea aldatzeko ametsa baduzu, gradu hau oso egokia izan daiteke zuretzat.
Onarpenerako irizpideak
Onarpen Batzordeak honako hauek balioetsiko ditu ikaslea onartu ala ez onartu ebazteko orduan:
- Ikasketa-espediente osoa
- Aurkeztutako agiriak.
- Sarrera proben emaitza, ikasketa ofizialen programazio bateratuko ikasleentzat soilik.
DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako orotariko batez bestekoa kalkulatzeko kontuan hartuko diren irakasgaien batez bestekotik bi nota aterako dira eta gero bien batez besteko aritmetikoa kalkulatuko da.
Onarpen-prozesuan ikasketa-espedienteak garrantzia duen arren, sarrera-probetara deitutako guztiek dute onartuak izateko aukera.
Beharrezkoa iritziz gero, Onarpen Batzordeak elkarrizketara deitu diezaioke ikasleari edo agiri bidezko informazio gehiago eska diezaioke.
Hizkuntzak
Titulazio osoa gaztelaniaz egin ahal izango duzu, baina, nahi baduzu, irakasgaiak euskaraz ikasteko aukera duzu.
- Euskaraz egitea aukeratzen baduzu, irakasgaien % 60 egin ahal izango dituzu euskaraz. C1* hizkuntza gaitasuna (*EHAA - 47/2012 Dekretua) eskuratu ahal izango duzu.
Irakasgairen bat ingelesez ere egin ahal izango duzu.
Tutore pertsonala
Deustun banakako laguntza izango duzu maila guztietan, Tutoretza Planari esker. Maila bakoitzean behar duzun horretan laguntza jaso ahal izango duzu. Adibidez, lehenengo mailan badago unibertsitatera egokitzen laguntzeko berariazko ekintza plana. Laugarren mailan, berriz, tutoretza lan-merkatura sartzera bideratuta dago.
Tutore pertsonala izango duzu karrera osorako. Azken batean, edozein eratako arazo edo kezkaren bat duzunean (ikaskuntzakoa, eskolako errendimenduari eragiten dion arazo pertsonalen bat, ekimen berriak, hobetzeko proposamenak, etab.), tutorearengana jo dezakezu.
Metodologia praktikoa eta dinamikoa
Unibertsitatearen helburuetako bat da ikasleek eginez ikastea. Horregatik, Deustun zeu ardatz zaren ikaskuntza eredu bati jarraituz ikasiko duzu.
1. Esperientzien testuingurua | Badakigu esperientziatik ikasten dugula; hortaz, Deustun ikaslearen aurretiko ezagutzatik abiatzen gara. |
---|---|
2. Behaketa eta gogoeta | Behin aurretiazko eskema horiek planteatuta, ezinbestekoa da behatzea eta zalantzan jartzea ere. |
3. Kontzeptualizazioa | Aurretiaz dakiguna eta gaiari buruz idatzitako teoria erkatzen ditugu. |
4. Esperimentazio aktiboa | Ikaskuntzak, teoria ulertzea ez ezik, praktikan jartzea ere eskatzen du. Horretarako, hainbat jarduera, ariketa, praktika, proiektu eta/edo ikerlan egiten dira, ikasleak gaitasun horiek aplika ditzan. |
5. Ebaluazioa | Azkenik, ebaluazioan ikasitakoaz hausnarketa egiten da eta egindako lana balioesten da. |
Lortuko dituzun gaitasun orokorrak
Lortuko dituzun berariazko gaitasunak
Nazioarteko Programa
Hirugarren mailan, aurreikusitako hizkuntza eskakizunak eta eskakizun akademikoak betetzen badituzu, beste herrialde bateko unibertsitate batera joan ahal izango zara ikastera, seihileko batean edo bietan. Bigarren mailan jakinaraziko dizute zeintzuk diren eskakizun horiek eta zer egin toki bat izateko.
Esperientzia ona da herrialdeko ohiturak ezagutzeko, beste kultura batzuen berri izateko, hizkuntza arloko gaitasunak garatzeko, etab.
Europar, amerikar eta beste toki batzuetako unibertsitateak
Eta graduaren ostean... zer?
Prestakuntza osatu eta lanbiderako ate berriak zabalduko dituzu, arlo horretan Deustuko Unibertsitatean dagoen graduondoko eskaintza zabala eginda. Gerontologian, desgaitasunetan, droga-menpekotasunetan espezializatu zaitezke...