Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gizarte Hezkuntza

Gradua

Zer ikasiko duzu Psikologian?

Giza jokabidea eta burua ikasiko dituzu. Ikasiko duzu jokabidea eta burua ulertzen, aztertzen, azaltzen eta haietan esku hartzen, bizi kalitatea hobetzeko eta pertsonen ongizatea sustatzeko.

Ikaslearen profila

Gainerakoekiko sentiberatasun handia baduzu, entzuten badakizu eta komunikatzeko eta entzuteko daukazun gaitasuna garatzen jarraitu nahi baduzu eta bestearen beharren gaineko konpromisoa hartu eta horiei ekin nahi badiezu, Psikologia zeure neurrira egindako gradua da.

Sartzeko gomendatzen den profila

Tituluaren amaierako profila 

Onarpenerako irizpideak

Onarpen Batzordeak honako hauek balioetsiko ditu ikaslea onartu ala ez onartu ebazteko orduan:

  • Ikasketa-espediente osoa
  • Sarrera-proben emaitza
  • Aurkeztutako agiriak.

Ikasketa-espedienteko batez bestekoaren baterakoa kalkulatzeko, kontuan izaten dira DBHko 4. mailan, Batxilergoko 1. mailan eta sarrera-proba egin arte Batxilergoko 2. mailan ateratako kalifikazioak. Hiru batez besteko nota aterako dira, ikasturte konputagarri bakoitzeko bat, eta gero hiruren batez besteko aritmetikoa kalkulatuko da.

Hala egiten da unibertsitateko sarrera-proba egiten denean, Batxilergoko 2. maila egiten ari direlako ikasleak. Hautagaiak proba gaindituz gero, onartzeko moduan dago. Baina, matrikula Unibertsitatera sartzeko hauta-proba egin ondoren egiten da. Matrikula egiteko hauta-proba gainditu egin behar da eta hori egiaztatzen duen agiri ofiziala aurkeztu behar da matrikula egiteko, indarrean dagoen legerian jasota dagoen bezala.

Hautaketa-prozesuan ikasketa-espedienteak garrantzia duen arren, sarrera-probetara deitutako guztiek dute onartuak izateko aukera. Beharrezkoa iritziz gero, Onarpen Batzordeak elkarrizketara deitu diezaioke ikasleari edo agiri bidezko informazio gehiago eska diezaioke.

Era berean, indarrean dagoen legeriaren arabera, azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuaren V. kapituluan araututa dago baldintza batzuk ezarrita daudela 25 urtetik gorako pertsonentzat, 40 urtetik gorakoentzat eta lanbideko esperientzia zehatza egiaztatzen dutenentzat, baita 45 urte beteta dituztenentzat ere.

Aipatutako Errege Dekretuaren 35. artikulua betez, Euskal Herriko Unibertsitate publikoarekin (EHU) batera eta Unibertsitate horrek izendatutako arduradun bat buru dela, badago proba antolatzen duen batzorde bat, eskatzaileei proba prestatu, egin eta ebaluatzeaz arduratzen dena.

Azkenik, azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuan eta horren eranskinak aldatzen dituzten Aginduetan jasotzen diren beste bideetatik sarbidea eskatzen duten hautagaiei araudian ezarritako baldintzak aplikatuko zaizkie eta Deustuko Unibertsitateko Psikologiako Graduan sartzeko ezarrita dagoen proba ere egin beharko dute.

Hizkuntzak

Gaztelaniazko edo euskarazko taldearen artean aukeratzeko modua duzu. Kasu bietan egin ahal izango duzu irakasgaietarikoren bat ingelesez (60 ECTS arte).

Psikologiako graduko hizkuntza eskakizuna dela eta, ikasleek Psikologiarako Ingeles Teknikoa irakasgaia egingo dute bigarren mailan, B2 maila eskaini eta ebaluatzen duena. Irakasgai hori gaindituz gero, beteta egongo da graduko hizkuntza eskakizuna.

Euskarazko taldean ikasten baduzu, C1* hizkuntza gaitasuna (*EHAA - 47/2012 Dekretua) aitortzeko adina kreditu egin ahal izango dituzu (irakasgaien % 80ra arte).

Ezagutu Psikologiaren funtsezko 4 esparru

Interesgarrienak diren arloetan sakondu ahal izango duzu, hautazko irakasgaien bitartez.

  • Psikologia Klinikoa eta Osasunarena: buru nahasteak, egokitzapen arazoak edo osasun arazoekin lotutako alderdi psikologikoak (besteak beste, minbizia edo gaixotasun kronikoak) ulertzeko eta horietan esku hartzeko prestatzen zaituzte.
  • Gizartean esku hartzearen Psikologia: arlo honetako irakasgaiek erakutsiko dizute zelan esku hartu egokitzeko arazoetan edo gizarte arazoekin lotutako alderdi psikologikoetan; esaterako, tratu txarretan, indarkerian, baztertzeko arriskuan dauden taldeekin esku hartzen (etorkinak, presoak, nagusiak...).
  • Lanaren eta Erakundeen Psikologia: irakasgaiek motibazioarekin, lidergoarekin, komunikazioarekin, lan-gatazkekin, jazarpenarekin edo laneko osasunarekin lotutako gaietan orientatzeko eta esku hartzeko prestatzen zaituzte, besteak beste.
  • Hezkuntza Psikologia: irakasgaiok lotuta daude eskolako diagnostikoarekin, orientazio pertsonal eta bokazionalarekin, familiako aholkularitzarekin, pertsonek hezkuntzako inguruetan dituzten zailtasunak ebaluatzearekin edo arazo horietan esku hartzearekin. 

Tutore pertsonala

Deustun banakako laguntza izango duzu maila guztietan, Tutoretza Planari esker. Maila bakoitzean behar duzun horretan laguntza jaso ahal izango duzu. Adibidez, lehenengo mailan badago unibertsitatera egokitzen laguntzeko berariazko ekintza plana. Laugarren mailan, berriz, tutoretza lan-merkatura sartzera bideratuta dago..

Tutore pertsonala izango duzu karrera osorako. Azken batean, edozein eratako arazo edo kezkaren bat duzunean (ikaskuntzakoa, eskolako errendimenduari eragiten dion arazo pertsonalen bat, ekimen berriak, hobetzeko proposamenak, etab.), tutorearengana jo dezakezu. 
 
Metodologia praktikoa eta dinamikoa

Unibertsitatearen helburuetako bat da ikasleek eginez ikastea. Horregatik, Deustun zeu ardatz zaren ikaskuntza eredu bati jarraituz ikasiko duzu.

Fases de aprendizaje
1. Testuinguru esperientziala Badakigu esperientziatik ikasten dugula; hortaz, Deustun ikaslearen aurretiko ezagutzatik abiatzen gara.
2. Behaketa eta gogoeta Behin aurretiazko eskema horiek planteatuta, ezinbestekoa da behatzea eta zalantzan jartzea ere.
3. Kontzeptualizazioa Aurretiaz dakiguna eta gaiari buruz idatzitako teoria erkatzen ditugu.
4. Esperimentazio aktiboa Ikaskuntzak, teoria ulertzea ez ezik, praktikan jartzea ere eskatzen du. Horretarako, hainbat jarduera, ariketa, praktika, proiektu eta/edo ikerlan egiten dira, ikasleak gaitasun horiek aplika ditzan.
5. Ebaluazioa Azkenik, ebaluazioan ikasitakoaz hausnarketa egiten da eta egindako lana balioesten da.

Lortuko dituzun gaitasun orokorrak

Lortuko dituzun berariazko gaitasunak 

Nazioarteko Programa

Hirugarren mailan, aurreikusitako hizkuntza eskakizunak eta eskakizun akademikoak betetzen badituzu, beste herrialde bateko unibertsitate batera joan ahal izango zara ikastera, seihileko batean edo bietan. Bigarren mailan jakinaraziko dizute zeintzuk diren eskakizun horiek eta zer egin toki bat izateko.
Esperientzia ona da herrialdeko ohiturak ezagutzeko, beste kultura batzuen berri izateko, hizkuntza arloko gaitasunak garatzeko, etab.

Unibertsitate europarrak, amerikarrak... 
 
Eta graduaren ostean... zer?

Prestakuntza osatu eta lanbiderako ate berriak zabalduko dituzu, arlo horretan Deustuko Unibertsitatean dagoen graduondoko eskaintza zabala eginda. Gizartean esku hartzearen Psikologian, Neuropsikologian edo Drogamenpekotasunetan espezializatu zaitezke.

Ikusi graduondoko eskaintza osoa