Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko apirilak 03Bilboko Campusa

Zurrumurruen aurkako Europako estrategiaren nazioarteko topaketa gorantz doazen jarrera xenofoboen kontra borrokatzeko

Apirilaren 2tik 4ra, Deustuko Unibertsitatean URBACT III - TRANSFER NETWORKS RUMOURLESS CITIES proiektuaren bilera izan zen. Rumorless Cities sei udalek osatutako Europako sare bat da. Amadorako (Portugal) udalak koordinatzen du, eta sare horretan ere daude sartuta Bilbo, Cardiff (Gales), Hanburgo-Altona (Alemania), Varsovia (Polonia), Alba Iulia (Errumania) eta Ioánina (Grezia). Programa horren helburua da kulturartekotasunarekin, gizarte kohesioarekin eta diskriminazioaren aurkako borrokarekin konprometitzen diren pertsonen eta erakundeen sare bat sortzea eta sendotzea.


ZURRUMURRUEN aurkako estrategia Bilbon era aktiboan lantzen ari da hiriko lau barrutitan zehar dauden 200 agente baino gehiagori esker. Deustuko Unibertsitateak hainbat prestakuntza eta sentsibilizazio jardueratan lagundu du eta bertan izan dira lanaldiak. Jarduera horietan Daniel Torresek parte hartu zuen, Europako kontseiluko aniztasunaren eta kulturartekotasunaren inguruko politika berritzaileetan adituak.


Hiru eguneko topaketaren aztergai nagusiak izan ziren, hain zuzen ere, Europa mailako erronka hauek: nola aurre egin diskriminazioari eta diskurtso arrazistei, baita izaera xenofoboa duten merkatu korronteen sorrerei ere, eta tratu eta aukera berdintasuna lortzeko bideak ere aztertu zituzten. Bilera bizikidetzaren alde aritzen diren teknikari, politikari eta ikerlarien topagunea izan da. Horrez gain, esperientziak partekatzeko eta ekintzarako esperientziak koordinatzeko aukera ere izan dute.