Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Fisioterapia

Gradua

Aurkezpena

Luzaroago bizitzeak, gaixotasunen kronikotasunak eta sedentarismoak areagotu egiten dute eta egingo dute egungo eta etorkizuneko osasun zerbitzuen eskaera. Hori dela eta, Fisioterapiako Graduak jarduteko arlo eta ildo berriak landu behar ditu, errehabilitazioko funtzio (batzuetan) bakarretik harantzago. Sendotu eta lehenetsi egin beharko ditu gaixotasunen prebentzioa eta osasuna zaintzea, mantentzea eta sustatzea.

Deustuko Unibertsitateak gradu hau eskaintzen du era berritzailean eta eraginkorrean prestatzeko pertsonen osasuna zaindu, suspertu eta areagotu nahi duten guztiak, eguneroko bizi baldintzak hobetzeko.

Asko dira graduak barruan hartzen dituen jakintza arloak: osasuna sustatzea; errehabilitazioa; jarduera fisikoa; funtzionaltasuna; gaixotasun kronikoak, kardiobaskularrak, arnas-aparatukoak, neurologikoak, traumatologikoak, pediatrikoak, uro-ginekologikoak; kirol arloko gaixotasunak; osasun mentala; osasun komunitarioa, etab.

Fisioterapiako Graduak lehenetsi egiten du ikerketa, ebidentzian oinarritutako Fisioterapian aurrerapausoak ematen jarraitzeko, osasun arretan eraginkorra eta efizientea izateko funtsezko tresna gisa.

Bestalde, lanbidearen izaera praktikoa dela eta, uste dugu unibertsitateko prestakuntzak ere praktikoa eta esperientzian oinarritua izan behar duela. Horregatik, metodologia berritzaile eta esperientzian oinarrituen aldeko apustua egiten dugu, simulazioaren eta laborategiko praktiken alde, alegia, gaitasunak askoz era naturalagoan garatzeko eta bateratzeko modua ematen dutelako. Gainera, tituluaren egiturak proposatzen du praktika klinikoak 2. mailatik aurrera egitea.

Zer ikasten da gradu honetan?

  1. Fisioterapian era autonomoan eta ekintzaile izanik aritzen, prebentzioa goiburu hartuta eta osasuna zainduz eta sustatuz.
  2. Fisioterapiak barruan hartzen dituen osasun arazoak deskribatzen, identifikatzen eta ebaluatzen.
  3. Fisioterapiako teknika eta bitarteko manualak eta ekipamenduak, metodoak eta prozedurak ongi erabiltzen, pertsonak bizkortzeko, sendatzeko, suspertzeko eta osasuntsu mantentzeko.
  4. Trebetasun komunikatiboak eta entzutekoak garatzen, arreta egokia bermatzeko.
  5. Pertsonen osasunari prozesu terapeutikoan eragiten dioten inguruabar sozial, ekonomiko, fisiko, biologiko, ingurumenekoak etab. kontuan hartzen.
  6. Osasunerako hezkuntzan eta jarduera fisikoa eta beste ohitura osasungarri batzuk sustatzen dituzten esku hartze terapeutikoen diseinuan gai izaten.
  7. Pazientea prozesu terapeutikoan orientatzen, etengabeko ebaluazioaren eta berrinterpretazioaren bidez, aplikatu beharreko metodo eta prozedurarik egokienen inguruan erabakitzeko.
  8. Fisioterapiako ikerketa ahalik eta gehien sustatzen, ebidentzia zientifikoan oinarritutako jarduera profesionalak bultzatzeko.
  9. Lanbideko alderdi zientifiko, kliniko, etiko eta bestelakoen inguruan kritikoki hausnartzen.

...Osasuna zaindu, bizkortu, hobetu, sustatu eta babesteko interesa baduzu, bizi baldintzak, bizi kalitatea, funtzionaltasuna eta gaitasunak hobetzeko, gradua hau zuretzat bereziki diseinatuta dago.

Hizkuntzak

Ikasleok aukera hauek izango dituzue:

  1. Gaztelaniazko taldea: Ikasketa guztiak gaztelaniaz egingo dituzte.
  2. Euskarazko taldea: euskaraz egingo dituzte irakasgairik gehienak, Eusko Jaurlaritzak C1 hizkuntza maila aitortzeko adina kreditu*.

Nahi dutenek, ingelesez ere matrikulatu ahal izango dituzte irakasgaiak.

* EHAA - 47/2012 dekretua