Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gizarte Hezkuntza + Gizarte Lana

Zertan datza gradu bikoitza?

Ikaskuntzako gidaria

Zure tutorea

Ikasturte bakoitzean tutore bat izango duzu. Oro har, Fakultatean dedikazioa duen irakaslea izan ohi da, egiten ari zaren mailan eskolak ematen dituena.

Tutorearen betebeharrak, besteak beste, hauexek dira:

tabla
- Aholkularitza ematen dizu taldean edo banaka, arlo akademiko, pertsonal eta/edo profesionalei buruz.
- Dekanotzarekin, Idazkaritzarekin eta gainerako irakasleekin duzun bitartekoa da.
- Faluktatean egiten duzuna hobetzera bideratutako ekimenak kudeatzen laguntzen du.

Azken batean, edozein eratako arazo edo kezkaren bat duzunean (ikaskuntzakoa, eskolako errendimenduari eragiten dion arazo pertsonalen bat, ekimen berriak, hobetzeko proposamenak, etab.) tutorearengana jo dezakezu.

Tutoretza akademikoak

ETS SS
  Izena  Email
1. maila Felix Arrieta Frutos felix.arrieta@deusto.es
Ext.. 5324Dpcho. 221 (Edificio Central)
2.maila Marta Ruiz Narezo marta.ruiznarezo@deusto.es
Ext.. 2121Dpcho. Despacho 214
3.maila María Villaescusa Peral maria.villaescusa@deusto.es
Ext.. 3239 Dpcho. 234m

Tutoretza akademikoak irakasgai bakoitzaren irakasle arduradunak egiten ditu eta horien helburu da gaiak ulertzeko dauden zalantzak edo zailtasunak argitzea eta egin beharreko jardueren gaineko orientazioa eta jarraipena ematea.

Irakasle bakoitzak ikasleari arreta emateko duen ordutegiari eta bere bulego zenbakiari buruzko informazioa eskura duzu. 

Unibertsitateko orientazio zerbitzua

Behar duzunean Fakultateko tutoreengana ez ezik, Unibertsitateak zuon eskura jartzen duen Unibertsitateko Orientazio Zerbitzura ere jo ahal izango duzu. Zerbitzu honen helburua da zure errendimendu akademikoari eta ongizate pertsonalari eragiten dioten erabakiak hartzen laguntzea.

Era berean, Deustuko Orientazio Zerbitzuak kontsulta psikologikoak egiteko aukera ematen dizu. Edozelako arazoa edo kezka –afektiboa, soziala zein akademikoa– izan daiteke kontsultara jotzeko arrazoi, baita norbera hobetu eta garatu nahia ere. Bertan, Psikologiako doktore batek hartuko zaitu, eta kontsulta doan eta modu anonimoan egingo da eta erabat konfidentziala izango da.  

Premia bereziak dituzten ikasleen arreta

Unibertsitateak begiak zabaldu behar ditu barneko eta inguruko gizarte arazoen aurrean; hori dela eta, zenbait neurri bultzatu behar ditu, premia bereziak dituzten pertsonen egiazko integrazioa eta aukera-berdintasuna errazte aldera; eta, gainera, ekintza egokiak gauzatu behar ditu, pertsona horiek aukera izan dezaten goi mailako hezkuntza izateko gainerako ikasleen baldintza berberekin, eta guztiz integratzeko unibertsitateko elkartean.

Argibide gehiago