Zer da Gradu amaierako lana?
Titulazioari lotutako gaitasunak jasotzen dituen proiektu bat egin behar da, eta ondoren azaldu eta jendaurrean defendatu.
Gradu bikoitzean, ikasleak Gradu amaierako bi lan egin beharko ditu:
4. maila | Gizarte Laneko Gradu amaierako lana – 6 ECTS |
---|---|
5. maila | Gizarte Hezkuntzako Gradu amaierako lana – 12 ECTS |
Derrigorrezkoak dira eta biak defendatuko dira jendaurrean (Gizarte Lanekoa 4. mailako bigarren seihilekoan eta Gizarte Hezkuntzakoa 5. mailan zehar) Gradu amaierako lana egokia da ebaluatzeko ikasleak tituluan aurreikusitako gaitasunak eskuratu dituen.
Aukera izango duzu erakusteko...
- Gizarte Hezkuntzako eta Gizarte Laneko tituluetan aurreikusi diren ezagutzak eta gaitasunak eskuratu dituzula.
- Zeure buruari Gizarte Hezkuntzan eta Gizarte Lanean garrantzitsua den gai bati buruzko galderak egiteko gai zarela.
- Galdera horiei erantzunak aurkitzeko sistema zehatza duzula.
Gradu amaierako lana tutore batek gainbegiratuko du, eta hark orientatu eta bideratuko du ikaslearen ikaskuntza.
Gizarte Laneko Gradu amaierako lana
Gizarte Laneko Gradu amaierako lanean, esku hartzeko eta ikerketako txosten edo proiektu bat egin behar da, hura azaldu eta jendaurrean defendatu.
Gradu amaierako lanean ikertzeko gaiak hauek dira:
- Gizarte lanaren printzipioak, metodologia eta ereduak
- Bizitza eta ongizateko etika, balioak eta baldintzak
- Gizarte politika eta babes sistemak
- Biztanleria, lurraldea eta gizarte prozesuak
- Generoa
- Migrazioak
Gizarte Hezkuntzako Gradu amaierako lana
Gizarte Hezkuntzako Gradu amaierako lana lan teorikoko, enpirikoko edo aplikatuko proiektua da.
Lana gizarteko eta hezkuntzako esku hartzearekin dago lotuta, lau eremu hauetako batean:
Gizarte zerbitzuak | Laneratzea |
---|---|
Aisia, kultura eta garapen komunitarioa | Herritartasuna |