Garrantzi handikoa da Graduko ikasketei buruzko arau akademikoak ezagutu eta kontsultatu ditzazun: gehienezko deialdi kopurua, ikasketak egiten jarraitzeko baldintzak (gainditu beharreko gutxieneko kreditu kopurua, mailatik mailara pasatzea, gehienezko urte kopurua...), kredituak aitortzeko aplikatzen diren arauak eta oinarrizko arau akademikoak.
Deustoko ikasleen web orriko Araudi Akademikoak atalean kontsultatu ditzakezu arau akademiko guztiak, bai Gizarte Hezkuntza + Gizarte Lana arau espezifikoak, bai araudi akademiko orokorrak.